Erakusketa

Oteiza 1908-2003. Bilduma


Erakusketa muntaia honek artistarengan ideia eta sentimenduen eztabaidak duen esangura azpimarratu nahi du, hain zuzen ere materia eta espirituaren, espazio eta denboraren, barne eta kanpoaren, argi eta ilunaren arteko oposizioak adierazten dituen ideia eta sentimenduena.

 

Erakusketa hau artistaren sorkuntza ibilbideko gakoen ikuspegi integrala emateko sortu zen. Guztira 150 eskultura eta Klarion Laborategiko 300 pieza jartzen ditu ikusgai, Fundazioak gordetzen duen bildumaren funtsetatik datozenak. Horien artean, orain arte ikusgai jarri gabeko 35 obra baino gehiago daude, igeltsuan eginak eta Arantzazuko Basilikarako egindako estatuen proiektuarekin lotura dutenak.

Erakusketaren eskaintza orain arte erakutsi gabeko 40 marrazki eta collagek osatzen dute; erakusketan izango dira, halaber, Jorge Oteizaren hainbat agiri eta eskuizkribu, horietako asko argitara eman gabeak. Horiek Oteizaren pentsamendua zuzenean ezagutzeko aukera ematen dute eta erakusketa muntaia ulertzea erraztu. Eskuz eta makinaz idatzitako testuak dira, Jorge Oteizaren artxibo pertsonaleko ohar eta marrazkiak, ikusgai jarritako obrekin zerikusia dutenak. Dokumentazio horrek Oteizaren obrara hurbiltzeko aukera ematen du jatorrizko agirietan artistak berak emandako testigantza, komentario eta azalpenen bitartez.

 


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org