Jorge Oteiza Fundazio Museoa

Jorge Oteiza Fundazio Museoa zerbitzu publikorako erakunde kultural pribatua da. Nafarroako Gobernuak finantzatzen du eta Jorge Oteizak 1992. urtean Nafarroari emandako ondare aberatsa zaindu eta ezagutzera ematea du xedea.

Fundazioak Jorge Oteiza (Orio, 1908; Donostia, 2003) du izena, eta berari dagokio bere ondare osoa zaintzea, artatzea eta katalogatzea, hala nola ondare hori hedatzeko baliabideak eskuratzea eta Fundazioaren estatutuetan aurreikusten diren ikerketa proiektuak, sortzaileak berak 1996an izenpetutakoak, abian jartzea.

Patronatuko presidentea Jaione Apalategi da,  ohorezko presidente Rafael Moneo eta idazkaria Ignacio Apezteguia Jurio, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendari Orokorra. Patronatuan dira, halaber, Nafarroako Kultura Departamentuko kontseilari Rebeca Esnaola, Marisa Saenz de Oiza arkitektoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle Jaione Apalategi, Juan Antonio Urbeltz folklorista, Jose Angel Irigaray idazlea, Xabier Morras artista, Nafarroako Gobernuaren aurrekontuetako zuzendari nagusi Miren Maite Domínguez, Jesus Mari Lazkano artista eta Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria.

 

Oteiza Fundazioaren Estatutuak

Eginkizuna eta ikuspegia

Jorge Oteiza Fundazio Museoa onura publikoko erakunde pribatua da, Jorge Oteizaren legatua gordetzeko eta zabaltzeko lanera eta autorearen eta bizi izan zuen garaiaren gaineko gogoeta, ikerkuntza eta interpretaziorako guneak sortzera bideratua.

Gogoeta, ikerkuntza eta interpretaziorako guneak eta tresnak sortzea argitalpen, beka, erakusketa-proiektu eta jendearekiko elkarrekintzarako tresnen bidez, horiek baliaturik Jorge Oteizaren eta bizi izan zuen garaiaren legatua esparru akademiko, artistiko eta sozialetan, zentroa kokatuta dagoen komunitate geografiko eta kulturalean eta nazio eta nazioarteko kulturaren agertokietan zabaltzearren.

Memoriak

Aurrekontuak

Jorge Oteiza Fundazio Museoaren informazio ekonomikoa jasotzen duten dokumentuak honakoak dira.

 

Talde teknikoa

Babesleak

Jorge Oteiza Fundazio Museoa Nafarroako Gobernuak finantziatutako erakundea da.

Honako erakundeekin ere lankidetzarakohitzarmenak izenpetu ditu Oteiza Museoak:

  • Egueseko Udala
  • Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
  • Fundación Arquitectura y Sociedad
  • Irunerriko Mankomunitatea
  • Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala
  • Artium
  • San Telmo Museoa
Bestelako lankidetza
  • Iruñeko Udala
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
  • Nafarroako Museoa
  • Escuela Técnica Superior de Arquitectura de la Universidad Politécnica de Madrid

Kode Deontologikoa

Oteiza Museoa ICOM–en kidea da (International Council Of Museums) eta bere Kode Deontologikoa onesten du.


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org