Oteiza Museoak bat egin du 2022ko Nafarroako Ondare Jardunaldi Europarrekin ekintza hauek antolatuta: ateak zabaltzeko hiru jardunaldi, Oteizaren lana ezagutzeko bisita gidatu bat, biltegiak eta artxibategia ezagutzeko bisita gidatu bat eta “Oteiza hirian” familia osoari zuzendutako lantegia.
“Ondare jasangarria da” aurtengo Ondare Jardunaldi Europarren gaia. Esparru horren barne, Oteiza Museoak programa berezi batekin parte hartuko du: Artea eta hiria. Honela, irailaren 23, 24 eta 25ean, ateak zabaltzeko doako jardunaldiak antolatu dira Museoan, bisitariek Museoko bilduma iraunkorra eta Oteizaren etxe-lantegia ezagutzeko aukera izan dezaten, David Bestué artistak garatutako “Aflorar” erakusketa proiektuarekin batera.
Programak barne du ere Oteiza Museoa barrutik izeneko jarduera.Biltegiak eta artxibategia ikusteko bisita gidatu honek aukera emango du Jorge Oteizaren ondare artistiko eta dokumentalarekin egindako lana eta ondare horren kontserbazio baldintzak hurbilagotik ezagutzeko, Oteiza Museoko biltegirako eta artxibategirako bisitari esker. Ohiko bisitetan itxita egoten diren bi espazio hauetarako bisita gidatua Oteiza Museoko Kontserbazio Zerbitzuaren eta Ikasketa Zentroaren arduradunen esku egongo da eta irailaren 24an egingo da, 12:00etan.
Oteiza hirian familia osoarentzako lantegia ere larunbat horretan antolatuko da (irailak 24m 11:00etatik 13:00etara), Jorge Oteizak Iruñeko hirian barna dituen eskultura publikoko lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Jarduera hasteko, Museoko bisita gidatu bat eskainiko da, ondoren espazio publikoetan ipini ziren Jorge Oteizaren lanetan arreta berezia jarrita.
Azkenik, irailaren 25 igandean (11:30ean gaztelaniaz / 12:30ean euskaraz), egingo da “Eskultura eta hiria” izeneko Oteiza Museoko bildumaren bisita gidatua. Ibilbide gidatu honek prozesu eskultorikoetan eta artistaren lanaren ezaugarrietan sakontzeko aukera emango du, proiektu artistikoaren mugarri nagusiak aztertuz, figurazio lengoaietatik hasi eta amaierako lanaren abstrakzio espazialera iritsi arte, arreta berezia jarrita Oteizak gure inguruko udalerri eta espazio publikoetan garatutako proiektu artistikoei.
Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak sustatzen dituen Nafarroako Ondare Jardunaldi Europarren esparru barruan hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste: interpretazio ibilaldiak, antzezpenak, bisita gidatuak, lantegiak, hitzaldiak eta kontzertuak. Modu horretan, kultura ondarearen ondasun esanguratsuenak eta normalean bisitarien eskura ez dauden Foru Erkidegoko zenbait toki bisitatzeko aukera eskainiko zaie herritarrei.
2022 Ondare Jardunaldien jarduerak
Oteiza Museoa
Programa:
▪ Ateak zabaltzeko egunak eta Oteiza Museorako doako sarrera
-2022ko irailak 23, ostirala. 10:00etatik 15:00etara.
-2022ko irailak 24, larunbata. 11:00etatik 19:00etara.
-2022ko irailak 25, igandea. 11:00etatik 15:00etara.
▪ Oteiza Museoa barrutik. Biltegiak eta artxibategia ezagutzeko bisita gidatua
Oteiza Museoak aukera emango du Jorge Oteizaren ondare artistiko eta dokumentalarekin egindako lana eta ondare horren kontserbazio baldintzak hurbilagotik ezagutzeko, Oteiza Museoko biltegirako eta artxibategirako bisitari esker. Ohiko bisitetan itxita egoten diren bi espazio hauetarako bisita gidatua Oteiza Museoko Kontserbazio Zerbitzuaren eta Ikasketa Zentroaren arduradunen esku egongo da.
-Irailak 24, larunbata. 12:00etan.
Toki mugatuak. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefonoan.
▪ Oteiza hirian. Familia osoarentzako lantegia
Proposamen honen helburua da Jorge Oteizak Iruñean barna kokatuta dituen eskultura publikoko lanak ezagutzea. Jarduera hasteko, Museoko bisita gidatu bat eskainiko da, beranduago espazio publikoetan ipini ziren Jorge Oteizaren lanetan arreta berezia jarrita. Testuingurua eta eskala jorratuko ditugu, materialetara eta formetara hurbilduz. Ondoren, parte hartzaileek Jorge Oteizaren Iruñeko eskultura publikoko gidaliburuak sortuko dituzte liburuxka moduan eta lan horien kokalekua eta historia ikertuko dituzte.
-Irailak 24, larunbata. 11:00etatik 13:00etara.
6 eta 12 urte arteko haurrak, heldu batek lagunduta. Elebiduna: gaztelania/euskara. Toki mugatuak. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefonoan.
▪ Eskultura eta hiria. Oteiza Museoko bildumara bisita gidatua
Jarduera honek Oteiza Museoko bilduman dauden Jorge Oteizaren lanera hurbiltzea proposatzen digu, eskultorearen lanaren gakoak aztertuta. Ibilbide gidatu honek prozesu eskultorikoetan eta artistaren lanaren ezaugarrietan sakontzeko aukera emango du, proiektu artistikoaren mugarri nagusiak jorratuz, figurazio lengoaietatik hasi eta amaierako lanaren abstrakzio espazialera iritsi arte, arreta berezia jarrita Oteizak gure inguruko hiri eta udalerrietan garatutako proiektu artistikoei.
-Irailak 25, igandea. 11:30ean gaztelaniaz / 12:30ean euskaraz.
Toki mugatuak. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefonoan
De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org