Harpidetzen zaren unean, Fundación Museo Jorge Oteiza Fundaziom Museoak zure datuak erabil ditzakeela onartzen duzu, bere jarduerei eta lotutako komunikazioei buruzko informazioa bidaltzeko. Tratamenduaren arduraduna Fundación Museo Jorge Oteiza Fundaziom da, eta datuak DBEOaren arabera kudeatuko dira. Zure informazioa eskuratu, aldatu edo ezabatu dezakezu, baita edozein unetan baja eman ere, info@museooteiza.org helbidera idatzita edo bidalketa bakoitzean agertzen den estekaren bidez. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra izan ezean.


Erakusketa

Mònica Planes “Imintzioak”. Oteiza-LABORAL kutxa beka. 2026/11/25 – 2027/2/28


Mònica Planes. Imintzioak
Oteiza Museoa, Altzuza
2026ko azaroaren 25etik 2027ko otsailaren 28ra
OTEIZA–LABORAL Kutxa beka, sorkuntza artistikoa sustatzera bideratua
 

Oteiza Museoak Imintzioak aurkezten du, Mònica Planesek Altzuzako zentrorako berariaz garatutako proiektua eta sorkuntza artistikoa sustatzeko OTEIZA–LABORAL Kutxa bekaren lehen edizioaren esparruan gauzatua. Erakusketak elkarrekin eta Museoko espazioekin solasean diharduten bi eskultura-multzo biltzen ditu, eta egungo eskultura-prozesuen, materialen, gorputzaren eta arkitekturaren arteko loturak aztertzen dituzte.

2026ko azaroaren 25etik 2027ko otsailaren 28ra bisitatzen ahalko den proposamena bi sailen inguruan egituratzen da: Zabuak eta Imintzioak. Prentsatutako belar ondua, kartoia, eskaiola eta beste zenbait material baliatuz, Planesek eraldaketarako esparru gisa lantzen du eskultura, eta arkitekturatik eta tradizio klasikotik datozen irudikapen-moduak berrikusten ditu.

Zabuak

Lehenengo saila, Zabuak izenekoa, Museoaren kanpoko patioan dago, eta frisoaren kontzeptua —Oteizak Arantzazurako eginiko proiektuari berari lotua— berrikustea proposatzen du, haren narratiba hedatuari dagokionez. Ildo horretan, gai da kontakizun bat irudikatzeko, antolamendu espazial dinamiko bat baliatuz, zeinak publikoaren mugimendua eskatzen baitu irakurketa osatzeko. Pieza horietan prentsatutako belar ondua erabiltzeak, gainera, dimentsio organiko eta bizi bat txertatzen du eskulturan, eta eraldaketa-prozesuei lotutako gorputz aldakor baten ideiara hurbiltzen du.

Imintzioak

Proiektuari izena ematen dion bigarren multzoa Museoko zenbait espaziotan banatutako lau eskulturaz osatuta dago. Greziako kulturan Baubo irudikatzen zuten figura txikiak ditu abiapuntu —umore askatzaileari eta emankortasunari lotutako emakumezko figura bat da Baubo—. Irudikapen horietan, ahoak eta sexu-organoek bat egiten dute, eta, hala, hizketaren, gorputzaren eta sortzeko gaitasunaren arteko harremana ezartzen da.

Pieza horiek egiteko, janari lasterreko produktuetarako erabili ohi diren kartoizko kaxak eta eskaiola konbinatu ditu artistak, eta, horrenbestez, eskultura-bolumen solidoak egiten ditu eguneroko objektuekin. Bi materialak uztarturik, gorputz-erreferentziak gogora ekartzen dituzten formak sortzen ditu, irudikapen klasikoko ereduak berrikusten dituztenak, lengoaia eta praktika artistiko garaikideetatik abiatuta.

 



De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org