
Jorge Oteiza Fundazio Museoa Nafarroako Kultura Intsigniarekin saritu du Kulturaren Behatokiak, 2025ean Nafarroako Foru Komunitateko kultura-erakunderik garrantzitsuentzat hartura izan ondotik, gaur Santanderren aditzera eman diren emaitzen arabera.
Aitortza honek Oteiza Fundazioa autonomia-erkidegoko ranking-ean gorenean kokatzen du. Aldi berean, Nafarroatik harata duen itzala sendotu du, izan ere, entitateak lortu baitu 56. postua estatu mailako kultura-erakunderik garrantzitsuenen artean.
Kulturaren Behatokia Fundación Contemporánea erakundeak sustatutako ekimena da, eta 2009az geroztik kultura-sektorearen egoera eta pertzepzioa aztertzen ditu urtero. Bere txostenak kultura-arloko profesionalen panel zabal bati egindako kontsultan oinarritzen dira —besteak beste, erakundeetako arduradunak, sortzaileak, kultura-kudeatzaileak, komisarioak, programatzaileak eta aditu independenteak—, zeinek askatasunez baloratzen baitituzte urteko ekimen, proiektu eta erakunderik esanguratsuenak. Bozketa horietatik abiatuta osatzen dira autonomia-erkidegoko eta estatu mailako ranking-ak.
Kulturaren Behatokia 2025eko emaitzen aurkezpena gaur egin da Santanderko Biltzarren Jauregian, kulturako erakunde nagusietako ordezkariak bildu dituen ekitaldi batean, eta Espainiako kultura-ekosistemaren analisirako urteko erreferentzia bihurtu da.