Erakusketak


Jarduerak

After cage Jaialdia. Urriak 24-25

Altzuzako Oteiza Museoak After Cage X.II. ‘Vertice’ Jaialdiaren Adierazpen Eremuen Gunea hartuko du asteburu honetan: soinu berrikuntza eta sorkuntza garaikidea Eszku eta Zukan Hirukotearekin After Cage eta E7.2 kolektiboak diziplinaz gaindiko esperientzia bat aurkeztuko dute, musikaren, arte bisualaren eta performancearen arteko mugan, urriaren 24an eta 25ean Jorge Oteiza Fundazioan, Juanjo Eslava eta Zukan Hirukotea buru […]

Festival After Cage. 24-25 octubre

El Museo Oteiza de Alzuza acoge este fin de semana el espacio Ámbitos Expresivos del Festival After Cage X.II.‘Vértice’: innovación sonora y creación contemporánea con Eszku y Trio Zukan After Cage y el colectivo E7.2 presentan los días 24 y 25 de octubre en la Fundación Jorge Oteiza una experiencia transdisciplinar en la frontera entre […]

Jorge Oteizaren uharte utopikoa. Zorrotzaurreren inguruko iruditeriak eta modernitatearen amaierako arteak. Urriak 14 – azaroak 8

Mugak/ Bienalak “Jorge Oteizaren uharte utopikoa. Zorrotzaurreren inguruko iruditeriak eta modernitatearen amaierako arteak” proiektua aurkeztuko du Oteiza Museoak eta Ahikuk sustatu dute ekimena, eta Donostian eta Bilbon eginen da 2025eko urriaren 14tik azaroaren 8ra bitartean, San Telmo Museoaren, Azkuna Zentroaren eta Krean Taldearen laguntzarekin   Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bosgarren edizioaren barnean, “Jorge Oteizaren uharte […]

Jorge Oteizaren uharte utopikoa. Zorrotzaurreren inguruko iruditeriak eta modernitatearen amaierako arteak. Urriak 14 – azaroak 8

Mugak/ Bienalak “Jorge Oteizaren uharte utopikoa. Zorrotzaurreren inguruko iruditeriak eta modernitatearen amaierako arteak” proiektua aurkeztuko du Oteiza Museoak eta Ahikuk sustatu dute ekimena, eta Donostian eta Bilbon eginen da 2025eko urriaren 14tik azaroaren 8ra bitartean, San Telmo Museoaren, Azkuna Zentroaren eta Krean Taldearen laguntzarekin.   Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bosgarren edizioaren barnean, “Jorge Oteizaren uharte […]

OTEIZA MUSEOA ESKOLA GISA. 2025/26KO ESKOLA KANPAINA

Ibilbide gidatuak bilduman barna Oteizaren obra Oteiza Museoak ekintza-programa bat proposatzen du lanerako agertoki gisa, eta, haren bidez, transbertsalki aktibatu nahi du ikastetxeen, Museoaren eta komunitatearen arteko harremana. Horretarako, ikastetxeetan lantzeko ibilbide didaktikoak eskaintzen ditu, talde bakoitzaren mailara eta beharretara egokiturik. Lanketa-modu horrek arteak baliatu nahi ditu hezkuntzan (ikuspegi integratzailez), eta ez artearen irakaskuntzan bakarrik […]

Collagea adierazpide. Paperekin margotzen. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen bisita-tailerra. 09/25 | 16:00-18:30

  ▬ Collagea adierazpide. Paperekin margotzen. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen bisita-tailerra Bisita gidatua erakusketan barna, eta adierazpen plastikoa lantzeko tailerra, ikasgeletan collagea istorioak kontatzeko tresna gisa baliatzeko. Osteguna, irailak 25. 16:00etatik 18:30era. Doakoa. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, didactica@museooteiza.org helbidera idatzita. Bertaratze-ziurtagiria emanen da.   Oteiza Museoak ‘Manolo Gil, 1956–57. Elkarrizketa Oteizarekin’ erakusketa-proiektua […]

Euskarabideak eta Oteiza Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

Euskarabideak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 2025erako Akordioaren bidez, euskara eta museoaren eskaintza elebiduna sustatzeko hainbat ekimen garatuko dira Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, eta Jorge Oteiza Museo Fundazioak euskara sustatzen duten ekimenak bultzatzea eta museoaren jardueren eskaintza elebiduna babestea helburu duen […]

Oteiza Museoak eta Iberdrolak jasangarritasunaren alde egin dute, 72 eguzki-plaka instalatuta

  Eskultorearen galeriako autokontsumo-azpiegitura bertikalki dago integratuta eraikinean, eta urtean 39 MWh-ko autokontsumoa ahalbidetuko du Jarduketa horren bidez, atmosferara urtean 5,6 tona CO₂ isurtzea saihestuko da, 293 zuhaitz inguru landatzearen baliokidea. Nafarroako Oteiza Museoak autokontsumoarekin bat egin du Iberdrolaren eskutik. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak 72 eguzki-panel inguru ditu, eta urtean 39 MWh-ko autokontsumoa ahalbidetuko du. Hala, Museoaren kontsumo elektrikoaren […]

Podcasta: Iñaki Garmendia

Iñaki Garmendia eta Juan Pablo Huercanos Faux départ. Buru ezabatzailea proiektuaren inguruan solasean arituko dira. Proiektu hau Iñaki Garmendiak berak garatu du, eta Oteiza Museoan erakusteko pentsatua dago (2025eko otsailaren 13tik maiatzaren 25era), Hazitegia programaren baitan, Huarte Zentroarekin elkarlanean. Jorge Oteizak 1934an egindako José Sarriegiren busto galduaren inguruko hurbilketa batetik abiatuta, Garmendiak eskultura-teknikak, tresna digitalen […]

Oteiza Fundazioak eta EITBk Oskar Alegriaren “Oteiza 14 apostolu” ekoizteko akordioa sinatu dute  

Oteiza Fundazioak eta EITBk lankidetza-hitzarmena sinatu dute Oskar Alegriaren Oteiza 14 apostolu ekoizteko. Oteizari buruzko ikus-entzunezko pieza honetan kultur giroko hainbat arlotatik datozen hamalau lagunek parte hartuko dute. Bertan, Orioko sortzailearen obrari eta pentsamendu estetikoari lotutako diziplina artistikoen eta interes kulturalen aniztasuna irudikatzen dute. Bi erakundeak pozik agertu dira etorkizunerako ekimenei atea irekitzen dien lehen […]

Haur-kanpamentua 04/22-25 eta tailerra familian 05/10-11

▬ Haur-kanpamentua. Argazkiaren memoria, irudiaren desmemoria. Argazkiaren eta collagearen erabilera izanen da tailer horren ardatza, irudi beraren gainean errealitatea eta absentzia eraikitzen dituen elementu gisa. Apirilak 22tik 25era. 6 eta 11 urte bitartean. ▬ Nire ametsetako argazki-albuma. Tailerra familian. Jarduera honen ardatza izanen da argazki-albumaren garrantzia aztertzea, geure oroitzapen-historia kontatzeko. Maiatzaren 10etik 11ra. 6 eta […]

S.T. Orbea (Orduña) instalazioa. Ziudadela. 02/24-04/27

▬ S.T. Orbea (Orduña) instalazioa. Iñaki Garmendiaren instalazioa, S.T. Orbea (Orduña) bideoa abiapuntu harturik egina. 6. kaserna, Ziudadela, Iruñea. Otsailaren 24tik apirilaren 27ra.   Hazitegia programaren barneko zazpigarren proiektua da Faux départ, Oteiza Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak elkarrekin garatua. Halaber, Tractora Koop elkartearen lankidetza izan du, Punto de Vista jaialdiarekin, Nafarroako Gobernua eta […]

Iñaki Garmendiaren eta Antonio Menchenen arteko solasaldia. 02/25

▬ Conversación entre Iñaki Garmendia y Antonio Menchen Museo Oteiza Museoa. 25 febrero. 11:00 Conversación entre los artistas Iñaki Garmendia y Antonio Menchen y posterior visita a la exposición del Museo Oteiza. (Acceso y entradas: puntodevistafestival.com)   Faux départ es el séptimo proyecto del programa Hazitegia, desarrollado conjuntamente entre el Museo Oteiza y el Centro […]

Arantzazuko Basilikaren fatxadarekin loturiko ariketak. IDarte – Oteiza Museoa

Aurkezten diren ariketak lankidetzan eginak dira, batetik, IDarte, Vitoria-Gasteizko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoaren eta, bestetik, Altzuzako Oteiza Museoaren artean. Bi entitateon arteko harremana “Diseinuari aplikatutako Zientzia” irakasgaiarekin abiatu zen, zeina Barnealdeen Diseinua eta Diseinu Grafikoa gradu-espezialitateetako lehen ikasturtean ematen baita. Ikastaroa bi lauhilekotan banatuta dago, eta gai hauek lantzen dira, besteak beste: neurria, […]

Eskultura, espazioaren jolasa haur kanpamentua. Abenduak 23, 26, 27

Museoko bilduma iraunkorra oinarri gisa harturik, Oteizaren obrari buruz gogoeta eginen dugu. Orobat, aztergai izanen dugu eskulturen eta haien arteko espazioaren arteko harremana. Horretarako, geure eskultura bat eginen dugu askotariko materialak baliaturik, hala nola kartoia, kortxoa eta buztina. Jarduera honen helburu nagusia da parte-hartzaile bakoitzaren irudimena eta sortzeko gaitasuna indartzea.   Nori zuzendua: 6 eta […]

“Nola aztertu eskultura bat” ikastaroa. Urriak 9-30

Nola aztertu eskultura bat Borja González Riera Oteiza Museoko Ikasketa Zentroko arduradunaren ikastaroa. (Leku guztiak beteta) Artelan batez gozatzeko, beharrezkoa da haren ezaugarri estetiko eta formalak ulertzea; era berean, ezinbestekoa da, ezaugarri horiei loturik, obraren eduki ikonografikoaz, inguruabar historikoez eta ezaugarri teknikoez jabetzea ere. Praktika baliagarria da artelana eskema ordenatu baten bidez aztertzea, alderdi guzti-guztiei […]

Erretratua eskultura gisa, eskultura espazio gisa. Udalekua. Abuztuak 26-30

Tailerrean hainbat erretratu behatuko dira, bai bilduma iraunkorrean eta baita Agustina Otero artistaren erakusketan ere daudenak, bustoaren kontzeptuak espazioarekin duen lotura aztertzeko. Esperimentazioa izango da lan plastikoaren oinarria, eta, horretarako, hainbat lengoaia erabiliko dira, hala nola marrazketa, argazkigintza, modelaketa eta eraikuntza. Abuztuak 26-30 6-12 urte bitarteko haurrak. 9: 30etatik 13:30era  Gehienez ere 10 parte-hartzaileko taldea. […]

Oteizaren obra publikoari loturiko ikerketa CENIM-CSICren lankidetzarekin

Oteiza Museoak ikerketa-proiektu bat sustatu du CENIM-CSICren lankidetzarekin, aztertzeko zer egoeratan dauden artistaren zazpi eskultura, Iruñeko espazio publikoan eta Oteiza Museoaren kanpoaldean kokatuak Oteiza Museoak ikerketa-proiektu bat sustatu du Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiaren Metalurgia eta Material Metalikoen Ikerketa Zentro Nazionalaren (CENIM-CSIC) lankidetzarekin. Haren helburua da Jorge Oteizak eginiko formatu handiko zazpi eskultura metalikoren egoera aztertzea […]

Nestor Basterretxea eta irudia. Punto de Vista Jaialdia. 16/3

Oteiza Museoak eta Punto de Vista Jaialdiak Nestor Basterretxea artistari ikus-entzunezko hurbilketa bat egitea proposatzen dute, artistak egindako pieza esperimental batzuk eta bere iruditeria plastiko eta bisuala berrikusten duten beste batzuk biltzen dituen programa baten ekoizpenarekin. Programak izenburuak barne hartzen ditu: Alquézar. Retablo de pasión , Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12´ Operación H […]

JAI-Jardun artistikoentrako Institutuaren laugarren edizioa

  Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Jardun Artistikoentzako Institutuaren – (JAI) laugarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. JAI artistei zuzendutako udako arte-eskola bat da. Bertan, praktika artistikoa da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatzen dira. Bigarren urtez jarraian, Jorge Oteiza Fundazio Museoak […]

“Museoko bilduma generoaren ikuspegitik” ikastaroa. Otsailak 14-23

MUSEOKO BILDUMA GENEROAREN IKUSPEGITIK. EMAKUMEAK OTEIZAREN OBRAN DUEN IRUDIKAPENAREN ANALISI KRITIKOA, ETA EGUNGO DISKURTSOEKIKO EGOKITZAPENA  Datak: 2023ko otsailak 14 eta 16.  Ordutegia: asteartea eta osteguna, 17:30etik 19:30 arte. Sendotze ikustaldia museoan: otsailak 23, osteguna, 17:30etik 19:30 arte.  Hartzaileak: ikasgelako proiektu transbertsaletan aplikatutako genero kuestionamenduetan interesatutako irakasleak. Museo baten bilduma, hezkuntza-testuinguruan, ez da soilik obra eta […]

Ondare jardunaldiak: Atea zabaltzeko egunak, bisitak eta lantegia. Irailak 23-25

Oteiza Museoak bat egin du Ondare Jardunaldiekin, ateak zabaltzeko hiru egun,biltegia eta bilduma ezagutzeko bisitak eta familiei zuzendutako lantegi bat antolatuz Jarduerak 2022ko irailaren 23 eta 25 artean garatuko dira   Oteiza Museoak bat egin du 2022ko Nafarroako Ondare Jardunaldi Europarrekin ekintza hauek antolatuta: ateak zabaltzeko hiru jardunaldi, Oteizaren lana ezagutzeko bisita gidatu bat, biltegiak […]

Soinu artxiboa. Oteizaren hitza

Museoko artxiboan dauden Jorge Oteizaren hitzaldi, audio eta elkarrizketa grabatuen soinu artxiboa partekatzen hasi gara. Erregistro baliotsuen bilduma bat da. Horietan, Jorge Oteizak bere obra, pentsamendu estetiko eta arte ibilbidearekin, heziketa estetikoarekin edo Euskal Eskolarekin lotutako zenbait kontu aipatzen ditu, besteak beste.   Jorge Oteiza, Artea, hiria eta gizakia hitzaldia, Irun Zineklubaren I. Arte Asterako, […]

Online topaketa Itziar Okariz eta Jon Mikel Eubarekin

Online topaketa honen helburua solasaldi bat egituratzea da, hain zuzen Oteiza Museoan erakusten den “Estatuak” proiektuaren ezaugarrietan eta proiektu horrek Itziar Okarizen sorkuntza-praktiken barnean duen esanguran sakontzeko. Topaketako partaideak Itziar Okariz bera eta Jon Mikel Euba artista izan dira, eta Oteiza Museoko zuzendariorde J.P. Huercanos aritu da moderatzaile.

Lantegiak familian

Erakusketa honek aukera ematen du adierazpen tresna zeharo garrantzitsuak, hala nola ahotsa, gorputza edo idazketa, haurrekin esploratzeko. Laneko agertoki honetatik familian egiteko 2 lantegi programatuko dira: — 2020ko azaroak 22, igandea. 11:00etatik 13:00ak arte. Gure gorputza, gorputza baino askoz gehiago. — 2021eko urtarrilak 3, igandea. 11:00etatik 13:30 arte. Eskulturak amesten ditugu, eskultura idazten dugu. Partaideak: […]

Ikustaldi gidatua “Estatuak” erakusketara

2020ko abenduak 27, igandea. 12:00etatik 13:00ak arte. Doakoa, aurrez Museoko sarrera erosita. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman behar da, recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefono-zenbakian.

Itziar Okariz artistarekiko topaketak eta erakusketarako bisita

2020ko urriak 31, larunbata, 12:00etan. Doakoa, aurrez Museoko sarrera erosita. Toki kopuru mugatua.. Aurrez izena eman behar da, recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefono-zenbakian.

Gorputza eta ahotsa. Ikasgelan ikasteko tresnak” ikastaroa. Otsailak 12-14

Hezkuntza-praktika alternatiboetan interesatuta dauden esparru formaleko zein ez formaleko irakasle eta hezitzaileei zuzendua. Gaur egun, artearekin eta sormenarekin lotutako hezkuntza-praktika gehienek ikusizko behaketa hartzen dute abiapuntu, eta formaren, kolorearen eta materialaren erabilera dute lan tresna nagusi. Alabaina, ikusizko esperientzia ororen oinarria pertzepzio jardueran dago eta, hori hobeto garatzeko, gure zentzumen guztiak hartu beharko genituzke kontuan. […]

Gure bilduma handitu! Askotariko eta berdintasunezkoagoa  online jarduera

Gure bilduma handitu! Askotariko eta berdintasunezkoagoa online jarduerak  esperientzia partekatua proposatzen du, bildumaren zentzua eta Jorge Oteizaren obraren pentsamendu estetikoa zabalagotzearren. Oteizaren produkzio artistikoa lengoaia askotarikoak, hala nola eskultura, poesia, marrazkia, arkitektura edo zinema, biltzen dituen agertoki bat da. Sorkuntzarako prisma horrek ez du soilik europar modernitatea ordezkatzen, askoz urrunagora heltzen da eta, bat eginez […]

“Oteiza lagunartean” online lantegia

“Oteiza lagunartean Jabetzeak eta interpretazioak” programa sareko programa komunitario bat da. Horretan, museoak gonbidatu egiten zaituzte Jorge Oteizaren eskultura-lana familiako jolasetik, lagunartetik, eta material sinpleak erabiliz berrinterpretatzeko. Ez dago planteamendu bakoitzarentzako erantzun itxirik, zuen irudimenak eta zuen esperimentatzeko gogoak jarriko dute muga. Eta emaitzak partaide guztiekin partekatzearren, egiten duzuen lanaren irudi edo bideo bat bidali […]

Aurreko erakusketak


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org