Harpidetzen zaren unean, Fundación Museo Jorge Oteiza Fundaziom Museoak zure datuak erabil ditzakeela onartzen duzu, bere jarduerei eta lotutako komunikazioei buruzko informazioa bidaltzeko. Tratamenduaren arduraduna Fundación Museo Jorge Oteiza Fundaziom da, eta datuak DBEOaren arabera kudeatuko dira. Zure informazioa eskuratu, aldatu edo ezabatu dezakezu, baita edozein unetan baja eman ere, info@museooteiza.org helbidera idatzita edo bidalketa bakoitzean agertzen den estekaren bidez. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra izan ezean.


Jarduerak

Eskultura, espazioaren jolasa haur kanpamentua. Abenduak 23, 26, 27


Museoko bilduma iraunkorra oinarri gisa harturik, Oteizaren obrari buruz gogoeta eginen dugu. Orobat, aztergai izanen dugu eskulturen eta haien arteko espazioaren arteko harremana. Horretarako, geure eskultura bat eginen dugu askotariko materialak baliaturik, hala nola kartoia, kortxoa eta buztina. Jarduera honen helburu nagusia da parte-hartzaile bakoitzaren irudimena eta sortzeko gaitasuna indartzea.

 

Nori zuzendua: 6 eta 12 urte bitarteko haurrei.
Noiz: Abenduaren 23an, 26an eta 27an, 9:30etik 13:30era.
Hizkuntza: Bi hizkuntzatan, gaztelaniaz zein euskaraz.
Tarifak: 40 euro hiru egunak.
Izen-ematea: Plaza mugatuak. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, 948 332 074 telefonora deituta edo recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita.

 



De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org