MUSEOKO BILDUMA GENEROAREN IKUSPEGITIK. EMAKUMEAK OTEIZAREN OBRAN DUEN IRUDIKAPENAREN ANALISI KRITIKOA, ETA EGUNGO DISKURTSOEKIKO EGOKITZAPENA
Museo baten bilduma, hezkuntza-testuinguruan, ez da soilik obra eta egilea kokatuta dauden kontakizun historizistatik antolatzen; aldiz, irakasleen eta ikasleen beharretara egokitu beharreko tresna bizi bat da. Horretan oinarrituta, ikastaro hau Oteizaren obrara eta haren pentsamendura hurbilduko da, artelanak sortu ziren testuinguru historiko eta kulturala aztertuz, eta bildumari buruzko begiradan genero-ikuspegia txertatuta hausnartuz.
Horretarako, Oteizaren lanean emakumeak duen presentzia aztertuko dugu, aintzat hartuta gorputzaren irudikapen formala, amatasunaren sinbologia eta feminitatearen idealizazioa, esaterako, San Jose eta Maria haurdun, Emakumea ispilu aurrean eta Emakumea eta haurra zerura beldurrez begira lanetan. Era berean, lanerako tresnatzat hartuko ditugu kristau ikonografian sartutako zenbait lan, hala nola Apostoluen Frisoa eta Arantzazuko Pietatea, haien diskurtsoa deszentralizatu eta gure gizarte-errealitate askotarikoago, inklusiboago eta dibertsoagora hurbiltzeko.
Ikastaroaren helburu nagusia da Museoaren bildumari esanahi berri bat ematea genero-ikuspegitik begiratuta, Oteizaren begirada eraldatu eta agertoki irekiago bat bihurtuz, ikasgelan gaur egungo beharretara eta sentsibilitateetara egokitutako eztabaidak, ariketak eta proiektuak planteatzen lagundu gaitzan.
Ikastaroak doakoak dira. Harremanetarako: didactica@museooteiza.org
Ikastaroak gaztelaniaz izanen dira, baina euskarazko bibliografia eta materiala emanen dira
Inskripzioa HEMEN
De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org