PEDAGOGIA KRITIKOAK. Irakasleentzako prestakuntza, online eta aurrez aurrekoa
2022 azaroa – 2023 martxoa

Ikastaro hauen helburua irakasleak Oteizaren obrara hurbiltzea da, betiere metodologia ireki eta partaidetzazko batetik.

Prestakuntzak online saio bikoitza du, eta hori Museorako ikustaldi gidatu presentzial batez osatuko da, ikastaroetan jorratzen diren edukiak sendotzeko izango baita, zentrora ingura daitezkeen irakasleei zuzendua.

Ikastaroaren ondoren, laguntzako materiala emango da, ikasgelako jarduera posibleen diseinuan erabili ahal izatearren.

Ikastaroak

Jorge Oteiza esperimentazio prozesuan.
Eskultura laborategi gisa

  • Datak: 2022eko azaroak 8 eta 10. Online
  • Ordutegia: asteartea eta osteguna, 17:30etik 19:30 arte.
  • Sendotze ikustaldia museoan: azaroak 15, asteartea, 17:30etik 19:30 arte.
  • Hartzaileak: Jorge Oteizaren obratik abiatuta ikasgelan arte-hezkuntzaren praktika lan tresnatzat erabiltzeko interesa duten Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleak eta hezkuntza ez-formalekoak.

 

Jorge Oteiza. Transbertsalitatea lengoaiatzat artean

  • Datak: 2022ko azaroak 22 eta 24.
  • Ordutegia: asteartea eta osteguna, 17:30etik 19:30 arte.
  • Sendotze ikustaldia museoan: azaroak 29, asteartea, 17:30etik 19:30 arte.
  • Hartzaileak: Geografia eta Historia, Artearen Historia, Marrazketa, Heziketa Plastikoa eta Ikusizkoa eta Matematikak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak, eta artetiko transbertsalitatean interesatutako irakasle oro.

Aniztasunaren artea. Integrazioa, interrelazioa eta konexioa arte-hezkuntzaren praktikan

  • Datak: 2023ko urtarrilak 24 eta 26.
  • Ordutegia: asteartea eta osteguna, 17:30etik 19:30 arte.
  • Sendotze ikustaldia museoan: urtarrilak 31, asteartea, 17:30etik 19:30 arte.
  • Hartzaileak: heziketa arautuaren barnean zein horretatik kanpo dibertsitate funtzionaleko kolektiboekin lan egiten duten irakasleak.

 

Museoko bilduma generoaren ikuspegitik. Emakumeak Oteizaren obran duen irudikapenaren analisi kritikoa, eta egungo diskurtsoekiko egokitzapena

  • Datak: 2023ko martxoak 14 eta 16.
  • Ordutegia: asteartea eta osteguna, 17:30etik 19:30 arte.
  • Sendotze ikustaldia museoan: martxoak 21, asteartea, 17:30etik 19:30 arte.
  • Hartzaileak: ikasgelako proiektu transbertsaletan aplikatutako genero kuestionamenduetan interesatutako irakasleak.

 

Ikastaroak doakoak dira. Harremanetarako: didactica@museooteiza.org
Ikastaroak gaztelaniaz izanen dira, baina euskarazko bibliografia eta materiala emanen dira

IZENA EMATEKO FITXA

Izen ematea egin ondoren, kasuan kasuko ikastaroan parte hartzeko esteka emango da.



Su inscripción ha sido enviada con éxito. Le hemos enviado una copia a su correo. En breve nos pondremos en contacto.

De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org