“Artea gizarte-tresna gisa ” deialdia

Oteiza Museoak, bere ibilbidearen hasieratik beretik, gizarte eraldaketarako tresnatzat hartu du artea, eta bere hezkuntza-praktikak askotariko inguruetara eraman ditu, hala nola ospitale, kartzela, osasun mentaleko zentro edo familientzako eguneko zentroetara. Horregatik, museoarekin batera artetiko integrazio proiektu bat garatu nahi duten gizarte eragileekiko partaidetzarako deialdi bat proposatzen dugu. Hiru langune aukeratuko dira, jasotzen diren lankidetzarako proposamenen arabera.

Deialdia modu iraunkorrean dago zabalik. Aukeratzen diren proiektuak erakunde biek adostutako epean zehar egingo dira, museorako bisita batez (kolektiboak horretarako aukera ematen badu) eta zentroan egingo diren 5 lan-saioen bitartez, betiere psikologo, gizarte hezitzaile eta terapeuten ikuskaritzapean eta laguntzarekin.

Parte hartzeko interesa dutenek mezu elektronikoa bidal dezakete didactica@museooteiza.org helbidera, honako informazio hau emanez bertan:

  • Ikastetxe, kolektibo edo erakundearen izena.
  • Zer erabiltzailerekin egiten duten lan, labur azalduta.
  • Programan parte hartzeko motibazioa.

De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org