Oteiza Museoak bisita gidatuen programa bat jarri du abian, hilero egingo direnak.
Jarduera horrek ibilbide gidatu bat proposatzen du museoan bildutako Jorge Oteizaren lana ezagutzeko. Bertan, artistaren eskultura-prozesuetan eta obraren ezaugarrietan sakonduko da, eta Oteizaren proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuko dira, hasi figurazioaren lengoaietatik eta bukaerako obraren abstrakzio espazialeraino.
→ Ordutegiak: 11:30ean gaztelaniaz, 12:30ean euskaraz. Iraupena: 60 minutu. 12 €. Plaza mugatuak.Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea esteken bidez