Jarduerak

Gorputza eta ahotsa. Ikasgelan ikasteko tresnak” ikastaroa


Hezkuntza-praktika alternatiboetan interesatuta dauden esparru formaleko zein ez formaleko irakasle eta hezitzaileei zuzendua.

Gaur egun, artearekin eta sormenarekin lotutako hezkuntza-praktika gehienek ikusizko behaketa hartzen dute abiapuntu, eta formaren, kolorearen eta materialaren erabilera dute lan tresna nagusi. Alabaina, ikusizko esperientzia ororen oinarria pertzepzio jardueran dago eta, hori hobeto garatzeko, gure zentzumen guztiak hartu beharko genituzke kontuan.

Ikastaro honek ahotsaren eta gorputzaren erabilera hartzen du abiapuntu, esplorazio indibidual eta kolektiborako agertokitzat, irakasleek aukera izan dezaten ikasgela barruan praktika pedagogiko zabalago eta aberasgarriagoak garatzeko.

Saioak lehen azalpen teoriko batetik abiatuta garatuko dira. Horren osagarri, soinu- eta gorputz-ariketak egingo dira Museoko bertako aretoetan. Ikastaroa amaitzean, eta proiektu-metodologiaren ildotik, ikasgela bakoitzean egiteko ikus-entzunezko lan bat planteatuko da, eta Museoko Hezkuntza departamentua bera izango da horretarako tutorea; lan hori 2020-2021 ikasturtean zehar egin ahal izango da.

Ikastaroa Aitziber Urtasunek emango du, Oteiza Museoko Hezkuntza Estetiko departamentuko arduradunak, Ana Rosa Sanchez arte-terapeuta eta ahotsaren didaktika arloko espezialistarekin batera.

 

  • 202oko martxoak 12, 13 eta 14

Martxoak 12, ostirala: 17:00etatik 20:00ak arte.

Martxoak 13 larunbata: 10:30etik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte.

Martxoak 14, igandea: 10:30etik 14:00ak arte.

Matrikula: 60 €. Doan Nafarroako Foru Komunitateko irakasleentzat. Parte hartze ziurtagiria emango da. Toki kopuru mugatua: 10 pertsona. Ezinbestekoa aurrez erreserba egitea didactica@museooteiza.org helbidean.


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org