Jorge Oteiza Fundazio Museoak DANOK OTEIZA komunitatearen lehen urteurrena ospatu du. Erakunde eta partikular ugarik bat egin dute Jorge Oteiza euskal artistaren obraren eta pentsamenduaren inguruan sortutako komunitate honekin
Jorge Oteiza Fundazio Museoak 2026ko urriak 21 DANOK OTEIZA komunitatearen lehen urteurrena ospatu du, zeina Jorge Oteizaren figuraren, pentsamenduaren eta ondare artistiko eta kulturalaren inguruan sustatua baita. Urtebete honetan, erakunde eta partikular ugarik bat egin dute ekimenarekin kategoria desberdinetan.
Jorge Oteiza Fundazio Museoaren estatutuetan jasotzen denez, DANOK OTEIZAren helburua da «lankidetza sustatzea Jorge Oteizaren obra ezagutzeko eta zabaltzeko interesa duten pertsona eta erakunde guztien artean».
Oteiza Museoan oroitzapen-topaketa bat izan da, eta han elkartu dira Fundazioaren Patronatuko kideak, erakundeetako ordezkariak, Pilar Oteiza eta komunitatea osatzen duten adiskideak, bai eta ekitaldira bertaratzen diren pertsona guztiak ere. Ospakizuna bat dator Jorge Oteizaren jaiotzaren 118. urteurrenarekin, eta aukera ederra izanen da DANOK OTEIZAn garatutako ekimenak partekatzeko, baita komunitate horretako erakunde eta pertsonen arteko lankidetza ezagutarazteko eta eskertzeko ere.
Artistaren ondareari bizirik eusteko eta haren pentsamendu eta jardun artistikora hurbiltzeko modu berriak sortzeko bultzatutako ekintzen artean, hauek nabarmentzen dira:
Proposamen artistiko eta kulturalak izanen dituen topaketa
Urriaren 21an Oteiza Museoan egin den ospakizunerako aurreikusitako programan, erakundeen esku-hartzeak ez ezik Jorge Oteizaren sormen-unibertsoari lotutako ikus-entzunezko, literatura- eta arte eszenikoetako proposamenak ere izan dira.
Ekitaldia Guerrilla Sukaldea kolektiboaren Hutsuneak jan sukaldaritza-proposamenarekin amaitu da.
Jorge Oteiza Fundazioak Artingenium Art Office etxearen lankidetza eta laguntza ditu komunitate hau eta haren jarduera eta proiektuak abian jartzeko eta garatzeko.

Lourdes Fernández (Artingeniun), Aitor Salegi (Ekolo), Peio Abeberry (Miarritzeko Udala), Joël Cazaux (Miarritzeko kultura-zinegotzia), Asisko Urmeneta, Serge Blanco (Miarritzeko alkatea), Vanesa Fernández (EITB), Xavier Morrás (Oteiza Fundazioa), Maider Beloki (Iruñeko kultura-zinegotzia), Peio Bayona (Laboral Kutxa), Jesús Mari Lazkano (Oteiza Fundazioa), Susana Irigaray (Nafarroako Museoen Zerbitzua), Ignacio Apezteguia (Nafarroako Kultura zuzendaria eta Oteiza Fundazioko idazkaria), Jaione Apalategi (Oteiza Fundazioko lehendakaria), Pilar Oteiza, M.ª José Telleria (Gipuzkoako Kultura zuzendaria), Amanda de la Garza (MNCARSeko zuzendariordea) eta Marisa Sáenz Guerra (Oteiza Fundazioa).
Oteiza Fundazioak sustatua da DANOK OTEIZA, eta hauek dira haren helburu nagusiak:
Komunitate horretan parte hartzeko, zenbait kategoria sortu dira. Haien izenak Oteizaren iruditeria estetikoan funtsezkoak diren kontzeptuetan oinarrituak dira. Hauexek dira:
DANOK OTEIZA: abantaila esklusiboak
Ikusi KONTRAPRESTAZIOAK KATEGORIEN ARABERA Izen-emate ORRIA
1960ko hamarkadan, DANOK izena proposatu zuen Oteizak abangoardiako artista nafarren mugimenduarentzat, Gipuzkoako Gaur, Bizkaiko Emen, Arabako Orain eta Iparraldeko Baita taldeen ereduari jarraituz.
Itziar, Itziar Carreño emaztearen omenez.
Cromlech izena Oteizak historiaurreko monumentu horiei buruz egindako interpretazioari dagokio, espazio espiritual eta seinalatze espazial gisa.
Hitza terminoak, bere funtzio komunikatibo hutsetik haratago, indar sortzaile gisa dihardu; esanahi kultural, espiritual eta artistiko sakona du, eta Oteizak bere idatzietan eta bere obra poetikoan praktikatu zuen.
Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoa
Gobierno de Navarra- Nafarroako Gobernua
Pilar Oteiza
Diputación Foral de Gipuzkoa – Gipuzkoako Foru Aldundia
Ayuntamiento de Pamplona- Iruñeko Udala
Ayuntamiento del Valle de Egüés / Eguesibarko Udala
Biarritzeko Udala / Ville de Biarritz
Center for Basque Studies / Jon Bilbao Basque Library, University of Nevada, Reno
Danok