Banaketa: Machado Grupo de Distribución (pedidos@machadolibros.com)
Jorge Oteizak bere proiektu artistiko esperimentalean definitu zuen espazioaren identitate berezia aztergai da “Hoyo, agujero y vacío. Conclusiones espaciales en Jorge Oteiza” argitalpenean. Lan horrek jaso egiten du Jorge Ramos Jular arkitekto eta Valladolideko Arkitektura Eskolako irakasleak, zera arkitektonikoaren berezko tratamendu espazialarekiko lotura berriak ezarri ahal izateko abiapuntutzat, espazio oteitzarraren ontologiaren inguruan egin ikerlana.
Autoreak proposatzen duen irakurketa konparatuak premisa bat du abiapuntu; horren arabera Oteizaren eskultura, erlazio metaketa prozesutzat, arkitekturakotik hurbileko espazio-ideia baten erabileraren emaitzatzat azal daiteke, hark arkitekturako proiektuekin garatu zituen kolaborazio edo harreman zuzenetatik harago, zeren eta Oteizak berak esan baitzuen bere lan plastikoa testuinguruan kokatzeko “arkitekturaren arabera” jokatzen zuela.
Jorge Ramos Jular (Valladolid, 1976) arkitekturan doktorea da, Nazioarteko Aipamenaz, 2014an, Valladolideko Unibertsitatean, “El espacio activo de Jorge Oteiza” tesiarekin. 2003an arkitekto titulua eskuratu zuen Valladolideko Arkitekturako Eskola Teknikoan. Arkitektura Proiektuetako irakasle lanean ari da bertan. Arkitekturako Teoria eta Proiektu irakaslea izan da, halaber, Universidade da Beira Interior-en (Portugal), hamaika urtez, eta Visiting Professor, 2018an, Università IUAV di Venezia-n. Zenbait arte diziplinaren eta arkitekturaren arteko harreman espazialei buruzko lan asko argitaratu ditu liburu, aldizkari edo biltzarretan. 2015 eta 2016 bitartean Venezia, Covilhã (Portugal) eta Burgosen erakusgai jarri zuen, Juan Carlos Quindos artistarekin batera, Jorge Oteizaren eskulturen espazio gaitasunei buruzko “Conclusión Abierta. El Espacio Activo de Jorge Oteiza” izeneko marrazki eta argazki sorta.
De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org