Banaketa: Machado Grupo de Distribución (pedidos@machadolibros.com)
Oteiza Arantzazun argitalpenak, dibulgaziozko eta ikusizko aldizkari eran, Jorge Oteizak 1950 eta 1969 bitartean Arantzazuko basilikan garatu esku-hartze proiektuaren bilakaera kontatzen du. Esku-hartze hori artistak gauzatu zuen obra publiko garrantzitsuena izan zen, eta arte eta arkitektura modernoaren une gorenetako bat da, XX. mendean estetika erlijiosoak izandako berrikuntzaren ikur izateaz gainera.
Argitalpen honetarako arrazoia Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 proiektua izan da, Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Frantziskotarrek eskultorearen esku-hartzea amaitu zeneko 50. urteurrenaren kariaz sustatua eta 2019ko ekainaren 19tik urriaren 27ra bitartean gauzatua.
Argitalpenak 6 kapitulu ditu prozesua biltzeko, hala nola Basilika berria Arantzazurako, Oteizaren proiektua. Eskultura erlijiosoaren berrikuntza, Enkarguaren zehaztapena, Artelanak paralizatzea, Oteiza Arantzazura itzultzen da eta Proiektuaren garrantzia, dokumentazio grafiko ugari eskaintzen du, eta proiektuaren komisario Elena Martinen eta J.P. Huercanosen testuak ere badauzka. Argitalpen horren ondotik, Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 lanaren edizioa izango da, non Oteizaren eskultura-proiektuaren bilakaera jasoko baita, luze eta zabal eta osorik, fatxadaren behin betiko itxuraketan zerikusia izan zuten eragile eta zertzelada guztiez gain. Lan horren oinarrian autoreak, Elena Martinek, izen bereko doktore tesirako egin ikerkuntza dago.
Jorge Oteiza Fundazio Museoaren, Arantzazu Gaur Fundazioaren eta Arantzazuko Frantziskotarren edizioa da. Babesleak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentua eta Kutxa Fundazioa ditu, eta laguntzaileak, berriz, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Acción Cultural Española (AC/E), Eguesibarko Udala, Ulma Fundazioa eta Arantzazuko Adiskideak Elkartea.
De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org