Oteiza Museoak bat egin du Nafarroako Ondareari buruzko 2025eko Europako Jardunaldiekin, eta, ildo horretan, zenbait proposamen antolatu ditu: ateak zabaltzeko hiru egun, Museoko zuzendariak gidaturiko bisita bat, eta beste bisitaldi bat zentroko biltegietara eta artxibora.
«Ondare arkitektonikoa: iraganerako leihoak, etorkizunerako ateak» da aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien leloa, eta Oteiza Museoak programa berezi batekin parte hartuko du. Irailaren 26, 27 eta 28an, ateak zabaltzeko eta Museora doan sartzeko programazio bat antolatu da. Hori horrela, Oteiza Museora bertaratzen direnek bilduma iraunkorra eta Oteizaren tailer-etxea ez ezik Manolo Gil, 1956–57. Elkarrizketa Oteizarekin erakusketa ere bisitatzen ahalko dute.
Jardunaldi horietaz gainera, irailaren 27an (larunbata), 12:00etan, «Oteiza Museoa, ondare bizia» jarduera izanen da; hau da, Gregorio Diaz Ereño Museoko zuzendari eta Oteizaren obran adituak gidaturiko ibilbidea. Saio horren bidez, Jorge Oteizaren figuraren eta obraren garrantzi ezagutzeko hurbilketa-saio bat eginen da, kontuan izanik gure kulturaren ondare-erreferentzia handienetako bat dela. Bisitak artistaren obra eta pentsamendua aztertzen ditu, eta haren ibilbide artistikoaren mugarri garrantzitsuenak errepasatuko ditu, hala nola figurazioaren lengoaiak eta amaierako lanaren abstrakzio espaziala, baita haren legatuaren iraganeko eta etorkizuneko esanahia ere.
Azkenik, programak barnean hartzen du Oteiza Museoa barnetik. Bisita gidatua biltegi eta artxibora jarduera. Haren bidez, sakonago ezagutzen ahalko dira Jorge Oteizaren ondare artistiko eta dokumentalarekin egindako lana eta hura kontserbatzeko baldintzak. Oteiza Museoko Kontserbazio Zerbitzuko eta Ikasketa Zentroko arduradunek gidatuko dute espazio horietan barna antolaturiko ibilbidea —normalean ibilbide arruntetan ez dira bisitatzen ahal—, eta irailaren 28an izanen da (igandea), 12:00etan.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustatzen ditu Nafarroako Ondarearen Europako Jardunaldiak, eta askotariko jarduerak antolatzen dira: ibilbideak, interpretazio-ibilaldiak, antzezpenak, bisita gidatuak, tailerrak, hitzaldiak eta kontzertuak. Haiei esker, kultura-ondarearen ondasun garrantzitsuenak bisitatzen ahal dira, bai eta Foru Komunitatean normalean ikusten ez diren lekuak ere.
Jarduera guztietarako plazak mugatuak dira, eta ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita edo 948 332 074 telefonora deituta.
Argazkia: Luis Azanza
Ondarearen 2025eko Europako Jardunaldiak
Oteiza Museoa, ondare bizia
Programa
Ateak zabaltzeko jardunaldiak eta sarrera doan Oteiza Museoan
▬ Ostirala, 2025eko irailaren 26a. 10:00 – 15:00
▬ Larunbata, 2025eko irailaren 27. 11:00 – 19:00
▬ Igandea, 2025eko irailaren 28a. 11:00 – 15:00
Oteiza Museoa, ondare bizia
Museoaren zuzendari Gregorio Diaz Ereñok gidaturiko ibilbidea
▬ Larunbata, 2025eko irailaren 27a. 12:00
Jarduera horren bidez, Jorge Oteizaren figurak eta obrak duen garrantzia hurbilduko da, kulturaren eta artearen elkargune gisa. Ibilbide gidatu bat planteatzen da artistaren pentsamoldean eta sorkuntzetan barna, eta haren proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuko dira, hala nola figurazioa, amaierako obraren abstrakzio espaziala eta haren legatuaren indarraldia.
Iraupena, gutxi goiti-beheiti: 75 minutu. Doako jarduera. Plaza mugatuak.
Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita edo 948 332 074 telefonora deituta.
Oteiza Museoa barnetik. Bisita gidatua biltegietara eta artxibora
▬ Igandea, 2025eko irailaren 28a. 12:00
Jarduera horri esker, sakonago ezagutzen ahalko dira Jorge Oteizaren ondare artistiko eta dokumentalarekin egindako lana eta haren kontserbazio-baldintzak. Kontserbazio Zerbitzuko eta Ikasketa Zentroko arduradunek gidatuko dute bisita, eta eskuarki publikoarentzat itxita egoten diren espazioak bisitatzen ahalko dira.
Iraupena, gutxi goiti-beheiti: 75 minutu. Doako jarduera. Plaza mugatuak.
Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita edo 948 332 074 telefonora deituta.