
Oteiza Museoak jarduera pedagogiko sorta bat programatu du apirilerako. Familiarentzako lantegia, haur kanpamentua eta Itziar Okariz artistaren “Estatuak” erakusketarako ikustaldi gidatua izango dira. Jarduera horiek Aste Santuarekin eta Pazko Astearekin bat egingo dira.
Familiarentzako lantegia. Natura eskultura gisa
Esperientzia honen bitartez, Oteizaren eskultura-lana naturako formetara hurbilduko dugu. Horretarako gure geure eskulturak sortu, eta materialak eta testuinguruak ikertuko ditugu. Eguesibarreko natur inguruneak aukera emango digu lanerako zenbait material biltzeko; horrela, birziklatze kontzeptua bultzatuko dugu, sortze prozesuari dagokionez.
Apirilak 3, euskaraz. Apirilak 4, gaztelaniaz. Ikustaldia-esperientzia lantegia, 11:00 – 13:00 h. 6 eta 11 urte bitarteko haurrak heldu batek lagunduta.
Prezioa: 10 € parte hartzaileko.
–Haur kanpamentua. Behin batean bazen museo bat
Oteiza Museoak, bere erakusketa-aretoetan, artista oriotarraren irudia hurbiltzen diguten eskulturak, marrazkiak, bideoak, argazkiak eta dokumentuak erakusten ditu. Material horietatik abiatuta, museoko espazioaren eraldaketa landuko dugu, kanpamentu horretan parte hartzen dutenen begietatik abiatuta. Arte lengoaia zenbait landurik, marrazkia, grabatua edo eskultura esaterako, jolas egingo dugu, kenduz, erantsiz eta obra eta dokumentu berriak asmatuz, gure museo ideala sortu arte.
Apirilak 6, 7, 8 eta 9. 10:00etatik 13:30 arte. 6 eta 11 urte bitarteko haurrak. Euskaraz eta gaztelaniaz. 40 € parte hartzaileko, lau egunetarako
–Ikustaldi gidatua. Museoko bilduma iraunkorraren eta Itziar Okarizen obraren arteko elkarrizketak
Apirilak 4, 11:30ean euskaraz / 12:30ean gazteleraz
Izen emateak: didactica@museooteiza.org