
Hutsaren inguruko hausnarketak. Yoga, meditazioa eta artea Altzuzako paisaian
maiatzak 21. 9:30etik 12:00etara
Oteiza Museoak Altzuzako herri txikian duen txoko paregabea elkargune ezin hobea izango da museoko terrazetan yogako eta talde-meditazioko saio bat egiteko. Saioaren ondoren, museoaren bilduma bisitatuko da, eta Oteizaren obraren barruan lantzen den hutsunearen eta espiritualtasunaren arteko harremanari buruzko gogoeta egingo da.
Yoga saioa Iruñeko Sadhana Yoga Shala Eskolako Roberto Arias irakasleak emango du eta, ondoren, bisitaldia egingo da Oteiza Museora, zentroko Hezkuntza Estetikoko arduradun Aitziber Urtasunek gidatuta.
Parte-hartzaileak: yogan eta meditazioan interesa duen edonor. Parte-hartzaile bakoitzak bere estera ekarri beharko du.
Jarduera guztiak doakoak dira. Plaza mugatuak. Beharrezkoa da aurrez izena ematea 948332074 telefonoan edo didactica@museooteiza.org helbide elektronikoan.