
Oteiza Museoak bat egiten du Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin, eta berariazko jarduera-programa bat izanen du Jorge Oteizaren obraren eta pentsamendu estetikoaren ezagutzan sakontzeko. “Nafarroako Museoak Hezkuntza eta Ikerketarako Guneak” leloa duen programaren esparruko ekintza-multzo bat da, eta barnean hartzen ditu ateak zabaltzeko bi jardunaldi, museoko zuzendariak gidatutako ibilbide bat, eta “Lebitazioa eta trantzea” izeneko saioa, Roberto R. Antúnez idazlearen izen bereko argitalpena (Levitación y trance) aurkezteko balioko duena.
Oteiza Museoan eginen diren ekintzak abiarazteko, ateak zabaltzeko doako jardunaldiak antolatuko dira, hain justu ere, maiatzaren 18an eta 19an. Bi egun horietan, Oteiza Museoaren bilduma bisitatzen ahalko da, zeinak errepaso sakon bat proposatzen baitu artistaren ibilbide eskultoriko osoan, artistaren lantegi-etxean eta “Gu edo gorputzak zeharkatzea” izeneko aldi baterako erakusketan. Azken egitasmo hori, Maite Vélaz artistak Altzuzako zentrorako berariaz garatua, obra-multzo batez osaturik dago, eta artegintzaren baldintzei eta eskulturari heltzeko moduei buruzko hausnarketa proposatzen du.
Bestalde, maiatzaren 18an (larunbata) “Lebitazioa eta trantzea” saioa eginen da; saio horrek elkarrizketa bat proposatzen du Roberto R. Antúnez idazlearen Levitación y trance izeneko argitalpenean jasotako testuen eta Ricardo Suárez musikariaren soinu-proposamenaren artean, zeina propio pentsatua baita hitzaren, ahotsaren, pentsamenduaren eta soinuaren topaketa berezi bat sortzeko.
“Osotasun intimo” gisa, trantze partekatu bat sortuko da, hitzaren sonoritatearen interakzioa oinarri harturik, eta gitarra elektrikoaren prozesu analogikoekin eta loopekin lagundurik. Saioan zehar aktibatuko diren testuak berriki argitaratutako izen bereko argitalpenaren parte dira. Lan hartan, egileak elkarrizketa berezi bat ezartzen du Jorge Oteizaren obrarekin eta pentsamendu estetikoarekin. Obra Páramo argitaletxeak kaleratua da, eta egileak aurretik ere badauzka beste poesia-lan batzuk argitaratuta, hala nola La habitación trashumante (Éride Ediciones) eta Ovnis en la noche americana (Penúltima Editorial). Antúnezek Eli Garmendia argazkilari gipuzkoarrarekin ere jardun du lankidetzan, Lokarturiko basoa izeneko sorkuntza-proiektuan.
Programa berezi horrek igandean jarraituko du (hilak 19), 12:00etan, “Figuratik hutsera. Oteiza Museoko zuzendariak gidaturiko ibilbide bat” saioarekin. Han, artistaren eskultura-prozesuetan eta obraren ezaugarrietan sakonduko da, eta Oteizaren proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuko dira, figurazioaren lengoaietatik hasi eta bukaerako obraren abstrakzio espazialeraino. Bisitaren gidari izanen da Gregorio Díaz Ereño, Oteiza Museoko zuzendaria eta Jorge Oteizaren obran eta pentsamenduan aditua.
Jarduera guztiak doakoak dira. Plaza mugatuak. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, 948 332 074 telefonora deituta edo recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita.
▬▬ Ateak zabaltzeko jardunaldiak eta sarrera doan Oteiza Museoan
Maiatzaren 18a eta 19a.
Ateak zabaltzeko egun horietan, Oteiza Museoaren bilduma bisitatzen ahalko da, zeinak errepaso sakon bat proposatzen baitu artistaren ibilbide eskultoriko osoan, artistaren lantegi-etxean eta “Gu edo gorputzak zeharkatzea” izeneko aldi baterako erakusketan. Azken egitasmo hori, Maite Vélaz artistak Altzuzako zentrorako berariaz garatua, obra-multzo batez osaturik dago, eta artegintzaren baldintzei eta eskulturari heltzeko moduei buruzko hausnarketa proposatzen du.
▬▬ “Lebitazioa eta trantzea”
Saioa Roberto R. Antenezekin eta Ricardo Suarezekin.
Larunbata, maiatzak 18. 12:00.
Saio honek topaketa eta elkarrizketa proposatzen ditu Roberto R. Antunezen Levitación y trance (Lebitazioa eta trantzea) argitalpenean jasotako testuen eta Ricardo Suarezen soinu-proposamenaren artean, zeina propio pentsatua baita hitzaren, ahotsaren, pentsamenduaren eta soinuaren bat-egite berezi bat sortzeko.
“Osotasun intimo” gisa, trantze partekatu bat sortuko da, hitzaren sonoritatearen interakzioa oinarri harturik, eta gitarra elektrikoaren prozesu analogikoekin eta loopekin lagundurik. Saioan zehar aktibatuko diren testuak berriki argitaratutako izen bereko argitalpenaren parte dira. Lan hartan, egileak elkarrizketa berezi bat ezartzen du Jorge Oteizaren obrarekin eta pentsamendu estetikoarekin.
→ Plaza mugatuak. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, 948 332 074 telefonora deituta edo recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita.
▬▬ “Figuratik hutsera. Oteiza Museoko zuzendariak gidaturiko ibilbide bat”
Igandea, maiatzak 19. 12:00.
Jarduera honek ibilbide gidatu bat proposatzen du museoan bildutako Jorge Oteizaren lana ezagutzeko. Bertan, artistaren eskultura-prozesuetan eta obraren ezaugarrietan sakonduko da, eta Oteizaren proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuko dira, figurazioaren lengoaietatik hasi eta bukaerako obraren abstrakzio espazialeraino. Bisitaren gidari izanen da Gregorio Diaz Ereño, Oteiza Museoko zuzendaria eta Jorge Oteizaren obran eta pentsamenduan aditua.
→ Iraupena, gutxi goiti-beheiti: 75 minutu. Plaza mugatuak. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita edo 948 332 074 telefonora deituta.