
Oskar Alegria zinegilearen Oteiza 14 apostolu filmak Ataunen ikusiko du argia martxoaren 11an Herri Antzokian. Emanaldia DANOK OTEIZA egitasmoa aurkezteko ere baliatuko dute.
Emanaldia 19:00etan hasiko da, Ataungo Herri Antzokian, eta sarrera librea izango da aretoa bete arte. Ikus-entzunezkoaren proiekzioaren ondoren, Alegria sortzailearekin eta eta Jaione Apalategi Oteiza Fundazioko lehendakariarekin hitz egiteko aukera izango da.
Oskar Alegria zinemagileak DANOK OTEIZA egitasmoaren baitan sortu du Oteiza 14 Apostolu filma. DANOK OTEIZA ekimena, hain zuzen, Jorge Oteiza Fundazio Museoak aurkeztu zuen iazko udazkenean, eta artistaren ondare artistiko eta intelektuala zabaltzeko eta haren pentsamenduarekin bat egiten duten pertsonen arteko komunitatea sustatzeko helburua du.