Harpidetzen zaren unean, Fundación Museo Jorge Oteiza Fundaziom Museoak zure datuak erabil ditzakeela onartzen duzu, bere jarduerei eta lotutako komunikazioei buruzko informazioa bidaltzeko. Tratamenduaren arduraduna Fundación Museo Jorge Oteiza Fundaziom da, eta datuak DBEOaren arabera kudeatuko dira. Zure informazioa eskuratu, aldatu edo ezabatu dezakezu, baita edozein unetan baja eman ere, info@museooteiza.org helbidera idatzita edo bidalketa bakoitzean agertzen den estekaren bidez. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra izan ezean.


Jarduerak

“Oteiza 14 apostolu”. Oskar Alegria. Usurbil, maiatzak 15 / Iruña, maiatzak 19 / Eibar, maiatzak 24


Maiatzean, Oskar Alegria zinemagileak eginiko Oteiza 14 apostolu filma emango dute Usurbilen, Iruñean eta Eibarren. Saio horien bidez, Jorge Oteiza Fundazio Museoak sustatutako DANOK OTEIZA komunitate-proiektua aurkeztuko da. Saiootan izanen dira dokumentalaren zuzendaria bera eta, harekin batera, Oteiza Fundazioko lehendakari Jaione Apalategi.

Alegriak DANOK OTEIZA proiektuaren esparruan sortu du Oteiza 14 apostolu. Jorge Oteiza Fundazio Museoak aurkeztua da DANOK OTEIZA, artistaren ondare artistikoa eta intelektuala zabaltzeko eta, ildo horretan, haren pentsamoldearekin bat datorren pertsona-komunitate bat sortzeko.

Filmak arte- eta kultura-munduko hamalau figuraren ahotsak batzen ditu, eta, friso kolektibo baten tankeran, Jorge Oteizaren ideiei buruz gogoeta egiten dute. Elkarrizketatutako pertsonen artean ageri dira Maialen Lujanbio, Bernardo Atxaga, Richard Deacon, Jaione Apalategi, Alicia Otaegui, Ignacio Agüero, Iban Urizar, Josu Iztueta, Sho Hagio, Bertha Bermúdez, Kepa Akixo eta Esther Ferrer. Filmak 45 minutu irauten du, eta Japonian, Txilen, Londresen, Parisen eta Arantzazun filmatua da. Hala, Oteizaren pentsamenduari buruzko irakurketa garaikide bat proposatzen du, askotariko ahots eta begiradetatik abiatuta.

Aurkezpenen egutegia:

– Maiatzak 15 Usurbilgo Sutegi Aretoan, 19:00etan

– Maiatzak 19 Iruña. Nafar Ateneoan, 19:00etan.

– Maiatzak 24. Eibar. Portalea kultur etxean, 18:30ean.

 

 

 

 

 



De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org