Jarduerak

Oteiza Fundazioak 45 obra lagako ditu “Jorge Oteiza y Eduardo Chillida. Diálogo en los años 50 y 60” erakusketarako


Jorge Oteiza. Bi luzeraren biko konbinateka espazioan, 1957

 Oteiza Fundazioak parte hartuko du Valentziako Bancaja Fundazioan 2021eko azaroaren 5etik aurrera egingo den Jorge Oteiza y Eduardo Chillida. Diálogo en los años 50 y 60 erakusketan. Zehazki, bere bildumako 45 obra lagako ditu erakusketarako.

Javier Gonzalez de Durana komisario izango duen eta 2022ko martxoaren 6a arte ikusgai egongo den erakusketak artista bien obra aztertzen du batera, XX. mendeko europar eskulturaren funtsezko bi figuraren arte-produkzioa erakutsiz, haien heriotzatik ia hogei urte igaro eta gero. Erakusketak artista bien eskulturen arteko solasaldia eragingo du, bi hamarkadatan zeharreko produkzioan oinarrituta. Izan ere, denbora horretan zehar Oteizak eta Chillidak elkar ezagutu, iragan mendearen erdialdeko lengoaia artistikoak berritzeko prozesuan parte hartu, eta bakoitzak arreta eta interes handia erakutsi zuen bestearen obrarekiko.

Oteiza Fundazioak lagako dituen obrak 13 eskultura eta 32 marrazki dira, Oteizaren zenbait sorkuntza-alditakoak horiek. Tartean dira Arantzazuko proiektuarekin lotutako piezak, eskulturaren irekitze eta desokupazio prozesuekin lotuak, eta baita berrogeita hamarreko hamarkadako azken urteetan landu zituen konklusio obrak ere.

Bancaja Fundazioaren ekimena artista bien legatu-hartzaile Jorge Oteiza Fundazio Museoarekin (Altzuza, Nafarroa) eta Chillida-Lekurekin (Hernani, Gipuzkoa) iritsitako kontsentsuari eta lankidetzari esker gauzatu ahal izan da.

 

Argibide gehiago fundacionbancaja.es helbidean.


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org