

▬ Paperezko eskulturak. Kolorearekin, formekin eta espazioarekin jolasean. Haur-kanpamentua
Jorge Oteizaren eta Manolo Gilen paper gaineko obrak oinarri gisa baliatuko dira tailer honetarako, eta paperaren koloreak eta testurak eskaintzen dituen aukerak arakatzen ahalko ditugu, collagearen teknikan sakontzeko.
Abuztuaren 18tik 22ra. 9:30etik 13:30era. 6 eta 12 urte arteko haurrak. 9:30etik 13.30era. Elebiduna, euskaraz eta gaztelaniaz. Prezioa: 100€ Plaza mugatuak. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita edo 948 332 074 telefonora deituta.
Oteiza Museoak ‘Manolo Gil, 1956–57. Elkarrizketa Oteizarekin’ erakusketa-proiektua aurkezten du. Jose de la Mano Galeriarekin batera ekoitzia da, eta artistak eskultorearekin izaniko harreman profesionalaren ondoko garapen esperimentala berreskuratzen du.