Jarduerak

Podcasta: Iñaki Garmendia


Iñaki Garmendia eta Juan Pablo Huercanos Faux départ. Buru ezabatzailea proiektuaren inguruan solasean arituko dira. Proiektu hau Iñaki Garmendiak berak garatu du, eta Oteiza Museoan erakusteko pentsatua dago (2025eko otsailaren 13tik maiatzaren 25era), Hazitegia programaren baitan, Huarte Zentroarekin elkarlanean. Jorge Oteizak 1934an egindako José Sarriegiren busto galduaren inguruko hurbilketa batetik abiatuta, Garmendiak eskultura-teknikak, tresna digitalen erabilera eta eskulturaren objektu funtzional gisa berrinterpretatzea aztertzen ditu. Elkarrizketa honek prozesu horiek 1930eko hamarkadako Donostiako abangoardiaren espirituarekin eta Lekuona, Balenciaga edota Aizpurua eta Labayen arkitektoen eraginarekin lotzen ditu. Halaber, memoria kolektiboa, estetikaren dimentsio politikoa eta artearen eta kultura popularraren arteko gurutzaketa bezalako gaiak jorratzen dira, betiere Oteizaren ondarearen inguruko begirada sentikor eta kritiko batetik.

Huarte zentroak sortutako podcasta.



De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org