Harpidetzen zaren unean, Fundación Museo Jorge Oteiza Fundaziom Museoak zure datuak erabil ditzakeela onartzen duzu, bere jarduerei eta lotutako komunikazioei buruzko informazioa bidaltzeko. Tratamenduaren arduraduna Fundación Museo Jorge Oteiza Fundaziom da, eta datuak DBEOaren arabera kudeatuko dira. Zure informazioa eskuratu, aldatu edo ezabatu dezakezu, baita edozein unetan baja eman ere, info@museooteiza.org helbidera idatzita edo bidalketa bakoitzean agertzen den estekaren bidez. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra izan ezean.


Jarduerak

Punto de Vista jaialdia. Misha Bies + Ibon RG Oteiza Museoan


 

Aurten ere, Oteiza Museoak Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiarekin duen lankidetza berretsi du; hala, jaialdiaren saio berezi bat hartuko du bere Altzuzako egoitzan, apirilaren 1ean (larunbata, 11:00etan). Saio horretako programa bikoitza izango da: Misha Bies Golasek Jorge Oteizaren tailer-etxean egingo duen erakusketa eta Ibon RGk Museoaren erdiko guneetan egingo duen performancea. Programa hau Jaialdiko Kontaktuak sailaren parte da.

Misha Bies artistak egindako esku-hartea

Misha Bies Golas artista plastikoak egin du Punto de Vista jaialdiaren edizio honetako irudia. Berori osatzen duten argazkiak larrukigintzako tailer bateko hondakinen artean jasotako ebakinetatik abiatuta katalogazio gisa hartutako ehun erregistro inguruko multzo baten parte dira. Egilearen tailerrean eta Loecheseko Sortzez Garbiaren monasterioan aurrez egindako entseguen jarraipen gisa, Misha Bies Golasek Oteiza Museoa tailer-etxerako berariaz sortutako Sombras en Alzuza (Itzalak Altzuzan) instalazioa proiektatu du. Muntaia horretan, pergaminoak, argia, soinua eta beste eraikuntza-material batzuk arkitekturarekin eta gune horretan dauden gainerako elementuekin elkarrizketan hasten dira. Apirilaren 1eko saioaz gain, esku-hartze hori martxoaren 28tik (asteartea) apirilaren 2ra (igandea) bisitatu ahal izango da, Museoaren ohiko ordutegietan.ç

Bestalde, Ibon RGk Altzuza performancea egingo du apirilaren 1ean (larunbata). Zuzeneko ekintza horretan, ahotsa eta soinua Museoko zenbait gunetan zehar entzungo dira, arkitekturaren egiturazko elementuekin eta espazioarekin eta argiarekin jolastuz, Sáenz de Oizak proiektatu zuen eta Jorge Oteizaren obra jasotzen duen eraikinean.

 

Ibon RG

Plaza mugatuak. Informazioa + erreserbak:

https://www.puntodevistafestival.com/eu/2023ko-edizioa/contactos/altzuza-ibon-rg-ren-performance-a-oteiza-museoan

 



De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org