Harpidetzen zaren unean, Fundación Museo Jorge Oteiza Fundaziom Museoak zure datuak erabil ditzakeela onartzen duzu, bere jarduerei eta lotutako komunikazioei buruzko informazioa bidaltzeko. Tratamenduaren arduraduna Fundación Museo Jorge Oteiza Fundaziom da, eta datuak DBEOaren arabera kudeatuko dira. Zure informazioa eskuratu, aldatu edo ezabatu dezakezu, baita edozein unetan baja eman ere, info@museooteiza.org helbidera idatzita edo bidalketa bakoitzean agertzen den estekaren bidez. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra izan ezean.


Jarduerak

Artxiboen Nazioarteko Eguna: Museoaren Artxiboa eta Liburutegia ezagutzeko bisita gidatua. Ekainak 13


  • Oteiza Museoaren Artxiboa eta Liburutegia ezagutzeko bisita gidatua, Artxiboen Nazioarteko Egunaren harira.
  • Ekainaren 13an egingo den jardueran parte hartzea doakoa izango da, aldez aurretik izena emanda.

Jorge Oteiza

Oteiza Museoak Jorge Oteizaren artxibo pertsonala eta liburutegia ezagutzeko bisita gidatu bat antolatu du Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Jarduera ekainaren 13an egingo da, eta publikoari artistari lotutako dokumentu-funts nabarmenetako bat ezagutzeko aukera eskainiko dio.

Publiko orori irekita egongo den jarduera bi saiotan egingo da, gaztelaniaz eta euskaraz, 11:00etan eta 12:00etan, hurrenez hurren. Bisita Itziar Aldatz, museoko Ikerkuntza Zentruko arduradunak gidatuko du. Interesdunek, aldez aurretik eman beharko dute izena, doan, esteka honetan edo (+34) 948 332074 telefonora deituta.

 

Bisitan zehar, parte-hartzaileek Jorge Oteizaren ondare dokumentala ezagutzeko aukera izango dute, haren artxibo pertsonalak eta liburutegiak osatua. Artxiboan milaka eskuizkribu, ohar, gutun, argazki, ikus-entzunezko material eta egunkari zati gordetzen dira; liburutegiak, aldiz, ia 6.000 monografia eta milaka aldizkari, eskuorri, kartel, disko eta bestelako dokumentu-material biltzen ditu, artistaren ibilbide intelektual eta sortzailearen lekuko.

Liburutegia erakusketa iraunkorrean txertatuta dago eta Jorge Oteizaren lanaren eta pentsamenduaren testuinguru zabalagoa eskaintzen du, eskulturekin eta dokumentazio-funtsekin batera.

Jorge Oteizaran liburutegia Oteiza Museoan

Artxiboen Nazioarteko Eguna urtero ospatzen da, UNESCOren babespean 1948an Artxiboen Nazioarteko Kontseilua sortu zela gogorarazteko. Ospakizun honen helburua artxiboek gizartean duten balioa aldarrikatzen da, memoria, ikerketa, kultura eta gardentasunaren funtsezko euskarri diren aldetik.



De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org