
Oteiza Museoak eta Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalak Soinu-intersekzioak zikloa aurkeztu dute. Lau kontzertu aurreikusten dira programa horretan, eta maiatzaren 8tik 10era eginen dira Altzuzako Oteiza Museoan. Ekimenaren helburua da interprete gazteen talentua zabaltzea eta bistaratzea, bai eta haien proposamenak publikoari gerturatzea ere, ingurune artistiko berezi batean.
Arteak integratzea izan zen Jorge Oteizaren pentsamenduko funtsezko printzipioetako bat, bai proiektu artistiko eta arkitektonikoetan, bai konpromiso pedagogikoan. Ziklo hau ildo beretik doa, eta, hala, musika, eskultura eta arkitekturaren arteko topagune bat proposatzen du. Francisco Javier Sáenz de Oizak diseinatutako eraikinean izanen dira kontzertuak: hango akustikak eta paisaia naturalarekin duen erlazioak esperientzia sentsorial zabaldu bat indartzen dute.
Soinu-intersekzioak programak, beraz, diziplinak, belaunaldiak eta sentsibilitateak batera bizitzeko espazio bat proposatzen du: musika hedatu eginen da, Jorge Oteizaren eskultura-ondarearekin eta hura hartzen duen arkitektura-ingurunearekin elkarrizketan.
Zikloa maiatzaren 8an (ostirala) inauguratuko da, 17:30ean, lengoaia eta garai ezberdinak biltzen dituen kontzertu batekin. Egitarauak barnean hartzen ditu Johann Sebastian Bach, Joseph Haydn, Cécile Chaminade edo Gabriel Fauréren obrak, baita Stanley Myersen Cavatina ezaguna ere. Ibai Marquinak (akordeoia), Álvaro Alonsok (tronpeta), Sergio Pozok eta Óscar Tuñonek (zeharkako flauta) parte hartzen dute, Miguel Ángel Aguirrek pianoan lagunduta; hala, talde instrumentalen aldakortasuna erakutsiko dute, errepertorio barrokoaren, klasikoaren eta erromantikoaren artean dabilen ibilbide batean.
Maiatzaren 9an (larunbata) 12:00etan, Marina Clavero sopranoa izanen da protagonista, Daniel Gutiérrez pianistak lagunduta. Programak ahots-tradizio askotarikoak jorratzen ditu, hala nola Antonio Vivaldiren barrokoa edo Wolfgang Amadeus Mozart eta Vincenzo Belliniren opera, baina baita Franz Schuberten lied erromantikoa eta Fernando Obradorsen abesti espainiarra ere. Herri-errepertorioko eta errepertorio garaikideko piezak ere badira, hala nola Andrew Lloyd Webber edo Ernesto Lecuonarenak. Kontzertua Yan Lin Chenen piano-emanaldiarekin osatuko da, zeinak Frédéric Chopinen Variations brillantes op. 12. interpretatuko baitu.
Egun horretan bertan, maiatzaren 9an (larunbata), 17:30ean, instrumentu aniztasunean zentratutako kontzertu bat izanen da, gitarra eta akordeoiaren presentzia bereziarekin. Daniel Ortiz pianistak Franz Schubert interpretatuko du, eta Naira Coronel eta Andrea Ortiz gitarristek, berriz, Heitor Villa-Lobos, Carlo Domeniconi eta Mario Castelnuovo-Tedescoren lanak, baita duo bat ere Enrique Granadosen musikarekin. Leire Ballarena akordeoilariak osatuko du saioa, eta errepertorio zabal bat emanen du: Bach ez ezik konpositore garaikideak ere interpretatuko ditu (Vladislav Zolotarev, kasurako), eta, hala, instrumentu horren adierazpen-aukerak izanen ditu aztergai.
Zikloa maiatzaren 10ean (igandea) amaituko da, 12:00etan, ganbera-musika eta bakarlari errepertorioa uztartzen dituen programa batekin. Alba Marínek (gitarra) eta Alejandro Oneca pianistak parte hartuko dute, eta Haydn eta Glinka/Balakireven piezak interpretatuko dituzte. Asier Lara eta Marcos Muñozen biolek Bach, Michel Corrette eta Béla Bartók biltzen dituen ibilbide bat eskainiko dute, duoentzako errepertorioa esploratzeko. Kontzertua osatzeko, Yerai Rosek (pianoa) esku hartuko du Debussy, Chopin eta Schumannen obrekin, eta Alain Aiesak (biolontxeloa) Bachen 3. Suitea interpretatuko du.
Jarduera guztietara sarrera doan izanen da, harik eta leku guztiak bete arte.
Ibai Marquina San Martín. (akordeoia)
Álvaro Alonso Zapater (tronpeta).
Pianista: Naiara Egaña.
Sergio Pozo Armendáriz. (zeharkako flauta)
Pianista: Miguel Ángel Aguirre.
Óscar Tuñón González. (zeharkako flauta)
Pianista: Miguel Ángel Aguirre.
Marina Clavero (sopranoa).
Pianista: Daniel Gutiérrez.
Yan Lin Chen (pianoa).
Daniel Ortiz (pianoa).
Andrea Ortiz Moreno (gitarra).
Naira Coronel Aguado (gitarra).
Andrea Ortiz Moreno (gitarra).
Naira Coronel Aguado (gitarra).
Leire Ballarena Jaén (akordeoia).
Alba Marín Pabollet (gitarra).
Alejandro Oneca (pianoa).
Asier Lara Trigo (biola).
Marcos Muñoz Iriarte (biola).
Asier Lara Trigo (biola).
Marcos Muñoz Iriarte (biola).
Asier Lara Trigo (biola).
Marcos Muñoz Iriarte (biola).
Asier Lara Trigo (biola).
Marcos Muñoz Iriarte (biola).
Alejandro Oneca (pianoa).
Yerai Ros Ganuza (pianoa).
Alain Aiesa (biolontxeloa).