
Oteiza-Basterretxea. Espazioaren arazoa erakusketatik abiatuta, Ziarraize kanpaldiak sormen eta esperimentazio kolektiboko abentura bat proposatzen du. Gune honetan, paperaren eta bi dimentsioen mugen gainetik salto egitera gonbidatzen ditugu parte-hartzaileak. Gorputzarekin, bolumenarekin eta hainbat materialekin jolastuz, irudia ekintza bihurtuko dugu, inguratzen gaituen espazioa eraikitzen eta eskultore gisa lantzen ikasteko.
Abuztuaren 17tik 21era, 9:30etik 13:30era.
6-12 urte.
80€
Toki mugatuak. Inskripzioak hemen