Erakusketa

Huts baten amaiera beste baten hasiera da. Fermin Jimenez Landa. 2021 Ekaina-urria


 

Proiektu hau Oteizaren figura eta legatura hurbiltzeko borondatetik abiatzen da, Oteizaren eskulturen artean sortutako hutsa esploratzeko ideiatik hasita, horrela are zabalagotuz espazioaren zentzu “oteitzarra”. Oteizak landu egin zuen eskultura-zatien materia fisikoaren artean sortzen zen hutsa; orain, huts hori ulertzeko aukera muturreraino eramaten ahalegintzea da kontua. Beraz, proiektua gogoeta edo galdera batzuetatik abiatzen da; esate baterako, zer gertatzen da Oteizaren bi eskulturaren artean?, edo, posible al da mundua neurtzea, munduan zehar sakabanatuta dauden Oteizaren obren arteko espazioetan sortutako bilbe ikusezin horren bitartez?.

 

Fermin Jimenez Landa artistak, proiektuari ekiteko, ikerkuntzako egonaldi bat egin du Uharteko Arte Garaikideko Zentroan eta, gero, Oteiza Museoan bertan gauzatu bere proiektua. Artistaren asmoa, arteko diskurtso handietara modu periferiko batean hurbiltzeko duen moduari jarraikiz, Oteizaren periferian eta haren ertzik ezezagunenetan zeharreko ikerkuntza noragabe bat garatzea da. Oteizaren eskulturek espazioan duten kokapena ardatz poetikoa izango da, geografia bateko nodoak eratuko ditu, eta horien artean egoerak sortuko dira.

 

Proiektua Ondarea eta sorkuntza garaikidea. Imajinario berriak Jorge Oteizaren inguruan (Hazitegia 2) programaren parte da. Programa garatzeko laguntzaileak Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa, Innova Cultural, Nafarroako Kutxa Fundazioa eta La Caixa Fundazioa dira.


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org