OTEIZA MUSEOA ESKOLA GISA. 2025/26KO ESKOLA KANPAINA

 

Ibilbide gidatuak bilduman barna

Oteizaren obra

Oteiza Museoak ekintza-programa bat proposatzen du lanerako agertoki gisa, eta, haren bidez, transbertsalki aktibatu nahi du ikastetxeen, Museoaren eta komunitatearen arteko harremana. Horretarako, ikastetxeetan lantzeko ibilbide didaktikoak eskaintzen ditu, talde bakoitzaren mailara eta beharretara egokiturik. Lanketa-modu horrek arteak baliatu nahi ditu hezkuntzan (ikuspegi integratzailez), eta ez artearen irakaskuntzan bakarrik (ikuspegi espezializatu tradizionala).

Bestalde, Museoak zenbait prestakuntza-ikastaro eskaintzen ditu irakasleentzat, lagungarri izanen zaizkielakoan ikastetxean bertan lantzeko tailer edo programa zabalagoak prestatzerakoan.

Museoaren Hezkuntza Estetikoko Sailak, orobat, ikasturte osoan emanen dizkie materiala eta aholkularitza irakasgai luzeenean proiekturen bat egin nahi duten irakasleei.

 

ibilbide gidatuak Museoan

 

  • Gure gorputza eskultura bat da?  Ibilbide horretan, gogoeta egiten da eskulturak espazio-elementu gisa eta gure gorputzak ingurunearekiko elementu dinamiko gisa duten loturari buruz. Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloetarako gomendatua.

 

  • Guztiak du zerbaiten antza. Ibilbide hori begirada aktibatzera eta eskultura historiaz harago aztertzera bideratuta dago. Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako gomendatua.

 

  • Oteiza Museoaren arkitektura. Argiaren, koloreen eta formen garrantzia, eraikin bat bizi izateko garaian. Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako gomendatua.

 

  • Datak: 2025eko urritik 2026ko maiatzera.
  • Ordutegia: Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
  • Iraupena: Museoa bisitatzeko: 60 minutu. Hizkuntza: Euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa.
  • Nori zuzendua: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, baita Batxilergokoak ere.
  • Zenbatekoa: Doan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeentzat. Gainerako autonomia-erkidegoen kasuan, 2 € ikasle bakoitzeko.

 

IRAKASLEENDAKO PRESTAKUNTZA- ETA LAGUNTZA-PROGRAMA

 

Irakasleendako prestakuntza-ikastaroon helburua da Oteizaren lana metodologia ireki baten bidez gerturatzea, eta, horretarako, ikasgelan baliatzen ahal diren tresna berriak sortzea, eskola-curriculumeko irakasgaiei loturiko tailer edo proiektu transbertsalak egiteko.

 

Honela egituratzen da prestakuntza:

Onlineko bi saio, bina ordukoak.

Saio horietan, Oteizaren obra izanen da aztergai, lengoaia guztietatik abiaturik.

Aurrez aurreko saio bat Museoan.

Aurrez aurreko topaketa aukerakoa da. Haren helburua da bilduma erakusketa-eremuan bertan esperimentatzea, eta Museoko hezkuntza-taldearen eta irakasleen arteko topaketa aktibatu nahi du, ikasgelan Jorge Oteizaren obra eta pentsamenduari buruzko tailer edo proiektu posibleak planteatu ahal izateko.

 

Ikastaroak:

Jorge Oteiza esperimentazio-prozesuan. Eskultura laborategi gisa.

  • Datak:  2025eko azaroaren 5ean eta 12an.
  • Ordutegia:  17:30etik 19:30era. Online.
  • Topaketa Museoan bertan: 2025eko azaroaren 26an, 17:00etatik 19:00etara.
  • Nori zuzendua: Haur eta Lehen Hezkuntzako eta hezkuntza ez-formaleko irakasleak, arte-hezkuntza erabili nahi dutenak ikasgelan lan-tresna gisa, Jorge Oteizaren obra abiapuntu harturik.

 

Jorge Oteiza. Transbertsaltasuna hizkuntza gisa artean

  • Datak:  2023ko azaroaren 10a eta 17a.
  • Ordutegia: 17:30etik 19:30era. Online.
  • Topaketa Museoan bertan: Abenduaren 1ean, 17:00etatik 19:00etara.
  • Nori zuzendua: Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak, Geografia eta Historia, Artearen Historia, Marrazketa, Plastika eta Ikusizko Hezkuntza eta Matematika lerroetakoak, baita artea abiapuntu hartuta transbertsaltasuna landu nahi duten irakasle guztiak ere.

 

Museoaren bilduma genero-ikuspegia kontuan hartuta. Bildumaren analisi kritikoa.

  • Datak:  2025eko otsailaren 4a eta 11. Online.
  • Ordutegia:  17:30etik 19:30era.
  • Topaketa Museoan bertan: Otsailaren 25ean, 17:00etatik 19:00etara.
  • Nori zuzendua: Ikasgeletan proiektu transbertsalei aplikatutako genero-zalantzak aplikatzeko interesa duten irakasleei.

 

Ikastaroak doan dira, eta Museoko hezkuntza-taldeak emanen ditu. Harremanetarako: didactica@museooteiza.org

Bertaratze-ziurtagiri ofiziala emanen da. Ikasgelan proiekturen bat landu nahi duten irakasleek une oro izanen dute museoko hezkuntza-taldearen aholkularitza.

 


IZENA EMATEKO FITXA

Lantegiak talde bakoitzaren mailara egokituko dira.
Jardueretarako behar den materiala museoak jarriko du.

Gehienez 25 ikasle talde bakoitzeko.
Museora bisiten ordutegia. 10:00etatik - 12:00etara.


IRAKASLE ARDURADUNA

Nahitaezkoa da taldeko irakasle arduraduna beti taldearekin egotea, bai museora egiten duen bisitan bai zentroko tailerrean.



Su inscripción ha sido enviada con éxito. Le hemos enviado una copia a su correo. En breve nos pondremos en contacto.


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org