Oteiza Museoak bat eginen du Ondarearen Jardunaldiekin; ateak zabaltzeko hiru egun, zuzendariak gidatutako bisita bat eta biltegiak eta artxiboa bisitatzeko saio bat antolatu ditu Jarduerak 2025eko irailaren 26an, 27an eta 28an izanen dira Oteiza Museoak bat egin du Nafarroako Ondareari buruzko 2025eko Europako Jardunaldiekin, eta, ildo horretan, zenbait proposamen antolatu ditu: ateak zabaltzeko […]
▬ Pintura zizelkatzen, eskultura margotzen. Haur-kanpamentua Jorge Oteizaren eta Manolo Gilen paper gaineko obrak oinarri gisa baliatuko dira tailer honetarako, eta paperaren koloreak eta testurak eskaintzen dituen aukerak arakatzen ahalko ditugu, forma piktoriko erliebedunak sortzeko. Abenduak 29, 30 eta 31. 9:30etik 13:30era. 6 eta 12 urte arteko haurrak. 9:30etik 13.30era. Elebiduna, euskaraz eta gaztelaniaz. […]
▬ Kolorearen espazialtasuna. Familia-tailerra. Tailer honen proposamena da paperak eskaintzen dituen aukerak partekatzea eta arakatzea, formak margotzeko eta osatzeko bestelako modu gisa. Igandea, urriak 19. 11:00etatik 13:30era. 5 eta 11 urte arteko haurrak, heldu batek lagunduta. 10 € parte-hartzaile bakoitzeko. Plaza mugatuak. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita edo 948 332 074 telefonora deituta. […]
▬ Collagea adierazpide. Paperekin margotzen. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen bisita-tailerra Bisita gidatua erakusketan barna, eta adierazpen plastikoa lantzeko tailerra, ikasgeletan collagea istorioak kontatzeko tresna gisa baliatzeko. Osteguna, irailak 25. 16:00etatik 18:30era. Doakoa. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, didactica@museooteiza.org helbidera idatzita. Bertaratze-ziurtagiria emanen da. Oteiza Museoak ‘Manolo Gil, 1956–57. Elkarrizketa Oteizarekin’ erakusketa-proiektua […]
Euskarabideak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 2025erako Akordioaren bidez, euskara eta museoaren eskaintza elebiduna sustatzeko hainbat ekimen garatuko dira Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, eta Jorge Oteiza Museo Fundazioak euskara sustatzen duten ekimenak bultzatzea eta museoaren jardueren eskaintza elebiduna babestea helburu duen […]
Eskultorearen galeriako autokontsumo-azpiegitura bertikalki dago integratuta eraikinean, eta urtean 39 MWh-ko autokontsumoa ahalbidetuko du Jarduketa horren bidez, atmosferara urtean 5,6 tona CO₂ isurtzea saihestuko da, 293 zuhaitz inguru landatzearen baliokidea. Nafarroako Oteiza Museoak autokontsumoarekin bat egin du Iberdrolaren eskutik. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak 72 eguzki-panel inguru ditu, eta urtean 39 MWh-ko autokontsumoa ahalbidetuko du. Hala, Museoaren kontsumo elektrikoaren […]
Iñaki Garmendia eta Juan Pablo Huercanos Faux départ. Buru ezabatzailea proiektuaren inguruan solasean arituko dira. Proiektu hau Iñaki Garmendiak berak garatu du, eta Oteiza Museoan erakusteko pentsatua dago (2025eko otsailaren 13tik maiatzaren 25era), Hazitegia programaren baitan, Huarte Zentroarekin elkarlanean. Jorge Oteizak 1934an egindako José Sarriegiren busto galduaren inguruko hurbilketa batetik abiatuta, Garmendiak eskultura-teknikak, tresna digitalen […]
Oteiza Fundazioak eta EITBk lankidetza-hitzarmena sinatu dute Oskar Alegriaren Oteiza 14 apostolu ekoizteko. Oteizari buruzko ikus-entzunezko pieza honetan kultur giroko hainbat arlotatik datozen hamalau lagunek parte hartuko dute. Bertan, Orioko sortzailearen obrari eta pentsamendu estetikoari lotutako diziplina artistikoen eta interes kulturalen aniztasuna irudikatzen dute. Bi erakundeak pozik agertu dira etorkizunerako ekimenei atea irekitzen dien lehen […]
▬ Haur-kanpamentua. Argazkiaren memoria, irudiaren desmemoria. Argazkiaren eta collagearen erabilera izanen da tailer horren ardatza, irudi beraren gainean errealitatea eta absentzia eraikitzen dituen elementu gisa. Apirilak 22tik 25era. 6 eta 11 urte bitartean. ▬ Nire ametsetako argazki-albuma. Tailerra familian. Jarduera honen ardatza izanen da argazki-albumaren garrantzia aztertzea, geure oroitzapen-historia kontatzeko. Maiatzaren 10etik 11ra. 6 eta […]
▬ S.T. Orbea (Orduña) instalazioa. Iñaki Garmendiaren instalazioa, S.T. Orbea (Orduña) bideoa abiapuntu harturik egina. 6. kaserna, Ziudadela, Iruñea. Otsailaren 24tik apirilaren 27ra. Hazitegia programaren barneko zazpigarren proiektua da Faux départ, Oteiza Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak elkarrekin garatua. Halaber, Tractora Koop elkartearen lankidetza izan du, Punto de Vista jaialdiarekin, Nafarroako Gobernua eta […]
▬ Conversación entre Iñaki Garmendia y Antonio Menchen Museo Oteiza Museoa. 25 febrero. 11:00 Conversación entre los artistas Iñaki Garmendia y Antonio Menchen y posterior visita a la exposición del Museo Oteiza. (Acceso y entradas: puntodevistafestival.com) Faux départ es el séptimo proyecto del programa Hazitegia, desarrollado conjuntamente entre el Museo Oteiza y el Centro […]
Aurkezten diren ariketak lankidetzan eginak dira, batetik, IDarte, Vitoria-Gasteizko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoaren eta, bestetik, Altzuzako Oteiza Museoaren artean. Bi entitateon arteko harremana “Diseinuari aplikatutako Zientzia” irakasgaiarekin abiatu zen, zeina Barnealdeen Diseinua eta Diseinu Grafikoa gradu-espezialitateetako lehen ikasturtean ematen baita. Ikastaroa bi lauhilekotan banatuta dago, eta gai hauek lantzen dira, besteak beste: neurria, […]
Museoko bilduma iraunkorra oinarri gisa harturik, Oteizaren obrari buruz gogoeta eginen dugu. Orobat, aztergai izanen dugu eskulturen eta haien arteko espazioaren arteko harremana. Horretarako, geure eskultura bat eginen dugu askotariko materialak baliaturik, hala nola kartoia, kortxoa eta buztina. Jarduera honen helburu nagusia da parte-hartzaile bakoitzaren irudimena eta sortzeko gaitasuna indartzea. Nori zuzendua: 6 eta […]
Nola aztertu eskultura bat Borja González Riera Oteiza Museoko Ikasketa Zentroko arduradunaren ikastaroa. (Leku guztiak beteta) Artelan batez gozatzeko, beharrezkoa da haren ezaugarri estetiko eta formalak ulertzea; era berean, ezinbestekoa da, ezaugarri horiei loturik, obraren eduki ikonografikoaz, inguruabar historikoez eta ezaugarri teknikoez jabetzea ere. Praktika baliagarria da artelana eskema ordenatu baten bidez aztertzea, alderdi guzti-guztiei […]
Tailerrean hainbat erretratu behatuko dira, bai bilduma iraunkorrean eta baita Agustina Otero artistaren erakusketan ere daudenak, bustoaren kontzeptuak espazioarekin duen lotura aztertzeko. Esperimentazioa izango da lan plastikoaren oinarria, eta, horretarako, hainbat lengoaia erabiliko dira, hala nola marrazketa, argazkigintza, modelaketa eta eraikuntza. Abuztuak 26-30 6-12 urte bitarteko haurrak. 9: 30etatik 13:30era Gehienez ere 10 parte-hartzaileko taldea. […]
Oteiza Museoak ikerketa-proiektu bat sustatu du CENIM-CSICren lankidetzarekin, aztertzeko zer egoeratan dauden artistaren zazpi eskultura, Iruñeko espazio publikoan eta Oteiza Museoaren kanpoaldean kokatuak Oteiza Museoak ikerketa-proiektu bat sustatu du Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiaren Metalurgia eta Material Metalikoen Ikerketa Zentro Nazionalaren (CENIM-CSIC) lankidetzarekin. Haren helburua da Jorge Oteizak eginiko formatu handiko zazpi eskultura metalikoren egoera aztertzea […]
Oteiza Museoak eta Punto de Vista Jaialdiak Nestor Basterretxea artistari ikus-entzunezko hurbilketa bat egitea proposatzen dute, artistak egindako pieza esperimental batzuk eta bere iruditeria plastiko eta bisuala berrikusten duten beste batzuk biltzen dituen programa baten ekoizpenarekin. Programak izenburuak barne hartzen ditu: Alquézar. Retablo de pasión , Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12´ Operación H […]
Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Jardun Artistikoentzako Institutuaren – (JAI) laugarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. JAI artistei zuzendutako udako arte-eskola bat da. Bertan, praktika artistikoa da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatzen dira. Bigarren urtez jarraian, Jorge Oteiza Fundazio Museoak […]
MUSEOKO BILDUMA GENEROAREN IKUSPEGITIK. EMAKUMEAK OTEIZAREN OBRAN DUEN IRUDIKAPENAREN ANALISI KRITIKOA, ETA EGUNGO DISKURTSOEKIKO EGOKITZAPENA Datak: 2023ko otsailak 14 eta 16. Ordutegia: asteartea eta osteguna, 17:30etik 19:30 arte. Sendotze ikustaldia museoan: otsailak 23, osteguna, 17:30etik 19:30 arte. Hartzaileak: ikasgelako proiektu transbertsaletan aplikatutako genero kuestionamenduetan interesatutako irakasleak. Museo baten bilduma, hezkuntza-testuinguruan, ez da soilik obra eta […]
Oteiza Museoak bat egin du Ondare Jardunaldiekin, ateak zabaltzeko hiru egun,biltegia eta bilduma ezagutzeko bisitak eta familiei zuzendutako lantegi bat antolatuz Jarduerak 2022ko irailaren 23 eta 25 artean garatuko dira Oteiza Museoak bat egin du 2022ko Nafarroako Ondare Jardunaldi Europarrekin ekintza hauek antolatuta: ateak zabaltzeko hiru jardunaldi, Oteizaren lana ezagutzeko bisita gidatu bat, biltegiak […]
Museoko artxiboan dauden Jorge Oteizaren hitzaldi, audio eta elkarrizketa grabatuen soinu artxiboa partekatzen hasi gara. Erregistro baliotsuen bilduma bat da. Horietan, Jorge Oteizak bere obra, pentsamendu estetiko eta arte ibilbidearekin, heziketa estetikoarekin edo Euskal Eskolarekin lotutako zenbait kontu aipatzen ditu, besteak beste. Jorge Oteiza, Artea, hiria eta gizakia hitzaldia, Irun Zineklubaren I. Arte Asterako, […]
Online topaketa honen helburua solasaldi bat egituratzea da, hain zuzen Oteiza Museoan erakusten den “Estatuak” proiektuaren ezaugarrietan eta proiektu horrek Itziar Okarizen sorkuntza-praktiken barnean duen esanguran sakontzeko. Topaketako partaideak Itziar Okariz bera eta Jon Mikel Euba artista izan dira, eta Oteiza Museoko zuzendariorde J.P. Huercanos aritu da moderatzaile.
Erakusketa honek aukera ematen du adierazpen tresna zeharo garrantzitsuak, hala nola ahotsa, gorputza edo idazketa, haurrekin esploratzeko. Laneko agertoki honetatik familian egiteko 2 lantegi programatuko dira: — 2020ko azaroak 22, igandea. 11:00etatik 13:00ak arte. Gure gorputza, gorputza baino askoz gehiago. — 2021eko urtarrilak 3, igandea. 11:00etatik 13:30 arte. Eskulturak amesten ditugu, eskultura idazten dugu. Partaideak: […]
2020ko abenduak 27, igandea. 12:00etatik 13:00ak arte. Doakoa, aurrez Museoko sarrera erosita. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman behar da, recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefono-zenbakian.
2020ko urriak 31, larunbata, 12:00etan. Doakoa, aurrez Museoko sarrera erosita. Toki kopuru mugatua.. Aurrez izena eman behar da, recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefono-zenbakian.
Hezkuntza-praktika alternatiboetan interesatuta dauden esparru formaleko zein ez formaleko irakasle eta hezitzaileei zuzendua. Gaur egun, artearekin eta sormenarekin lotutako hezkuntza-praktika gehienek ikusizko behaketa hartzen dute abiapuntu, eta formaren, kolorearen eta materialaren erabilera dute lan tresna nagusi. Alabaina, ikusizko esperientzia ororen oinarria pertzepzio jardueran dago eta, hori hobeto garatzeko, gure zentzumen guztiak hartu beharko genituzke kontuan. […]
Gure bilduma handitu! Askotariko eta berdintasunezkoagoa online jarduerak esperientzia partekatua proposatzen du, bildumaren zentzua eta Jorge Oteizaren obraren pentsamendu estetikoa zabalagotzearren. Oteizaren produkzio artistikoa lengoaia askotarikoak, hala nola eskultura, poesia, marrazkia, arkitektura edo zinema, biltzen dituen agertoki bat da. Sorkuntzarako prisma horrek ez du soilik europar modernitatea ordezkatzen, askoz urrunagora heltzen da eta, bat eginez […]
“Oteiza lagunartean Jabetzeak eta interpretazioak” programa sareko programa komunitario bat da. Horretan, museoak gonbidatu egiten zaituzte Jorge Oteizaren eskultura-lana familiako jolasetik, lagunartetik, eta material sinpleak erabiliz berrinterpretatzeko. Ez dago planteamendu bakoitzarentzako erantzun itxirik, zuen irudimenak eta zuen esperimentatzeko gogoak jarriko dute muga. Eta emaitzak partaide guztiekin partekatzearren, egiten duzuen lanaren irudi edo bideo bat bidali […]